Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Alberto Lopez (Sadar Bizirik): “Gobernu ordezkaria gezurretan ari da, kolpeak ezker eskuin, edonori eman zizkiolako Espainiako Poliziak”

Дата публикации: 06-03-2026 07:08:43

Alicia Etxeberriaren hitzek haserrea piztu dute zale gorritxoen artean. Gobernu ordezkariak, arriskurik ez zela izan esan zuen Espainiako Poliziaren oldarraldia justifikatzerako orduan. Sadar Bizirik plataformak adierazpenak zuzendu ditzala eskatu du.

Основное содержимое страницы с новостью.

“Poliziak ez zuen galdetzen eta pasabideetan ginen zale guztien kontra egin zuten” azaldu du Euskalerria Irratian Sadar Bizirik plataformako Alberto Lopezek, “Izua zabaldu zen, kolpeak ere, beldurragatik korrika egiten zuen edozeinen atzetik ateratzen baitziren poliziak”. Horregatik, Sadar Bizirik-ek zuzenketa eskatu dio Espainiako Gobernu ordezkariari. “Gezurra esan du eta bideoek zein bertan bizi genuenak erakusten du hori” esan du Lopezek, gogoratuta Etxeberriak “Istiluetatik at ziren pertsonen kontra ez zela egin” esan zuela. Sadar Bizirik plataformak zuzenketa eskatu dio eta harekin biltzeko ere prest dira, gertatukoa azaltzeko. Larunbatean, eguerdian, manifestazio isilera dei egin dituzte zale gorritxoak, Foruen plazatik abiatuta eta Sadar futbol zelairaino, zauriak izan zituzten gorritxoekin elkartasunean eta polizia oldarraldia salatzeko. Protestaren aurretik bere hitzak zuzentzen ez baditu, Gobernu ordezkariaren dimisioa ere eskatuko dutela iragarri dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.

Bazkidetu zaitez!

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Metropoli Forala 2018-10-240524-10-2018
2Zuian oldarraldia ari du-5508-09-2025
3El Gobierno central tacha de «conspiranoicas» las críticas de Zupiria a la Guardia Civil y Policía06.0517-08-2026
4Jéssica Albiach: "Hay lawfare contra el Gobierno, nosotras también lo hemos sufrido, pero no todo es lawfare"05.6830-05-2026
5Elcoro Decoletaje: "Langileen gehiengoaren konfiantza dugu eta jarraituko dugu gauzak ahalik eta ondoen egiten"08.0313-07-2026
6El PP acusa a Zupiria de atacar a Policía y Guardia Civil para «tapar el asalto» del PNV a la Ertzaintza06.8116-08-2026
7EAJk salatu du jaietan Ertzaintzaren kontrako kantuak entzun izana berriro016.226-06-2026
8Mikel Mundiñano: "Ezin zaie gehiago luzatu salbuespenezko egoera euskal preso politikoei"-2605-01-2026
9Elcoro Decoletajeko langileen mobilizazioa enpresak "Geroa kuotak ordaintzeari utzi diolako" eta "ekintza diskriminatzaileak" egiten dituelako010.0502-07-2026
10Floren Aoiz: Gure etorkizunaren jabe izateko, independentzia behar dugu01016-04-2014

Классификация: Международные. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 8.37. Источник: euskalerriairratia.eus.