160 urte egin ditu berriki Iruñeko Orfeoiak. Ospakizunaren baitan kokatzen da zinemagile iruindarrak zuzendutako film laburra, kideetako batzuen bizipenen bitartez gaurkotasunik eta bizitasunik galdu ez duen erakundearen une historikoa islatzen duena.
160 urteko erakunde hain esanguratsu baten historia laburbiltzea "ezinezkoa" dela argi zuen Andres Saberri zuzendari iruindarrak filma egiteko enkargua jaso zuenean. Hartara, erakunde historiko hau hain bizirik mantentzen duten emozio eta pasioetan jarri nahi izan du arreta atzo bertan NIFF jaialdiaren baitan estreinatu zen dokumental laburrean. 30 minutuko iraupenarekin, dokumentalak orfeoiko bost kideri egiten die jarraipena une oso zehatz batean: urteurrenaren ospakizun gisa Bartzelonako Sagrada Familian emandako kontzertua. Zuzendariak nabarmendu bezala, bidaia bera izan da dokumentalaren hari nagusia, orfeoiko bost kideren bizipenen bitartez. "Nagusiki beraiek dira agertzen direnak, nahiz eta bestelako uneak ere bildu diren".
Atzo abiatu zen Nafarroako Nazioarteko Zinema Jaialdiaren zortzigarren edizioaren abiapuntu izan zen Orfeón dokumentalaren emanaldia, Iruñeko Iturramako Civivoxean, nahiz eta Golem zinemetan ere aurre-estreinaldi berezi bat egon zen duela gutxi. "Emanaldi oso berezia izan zen, hunkigarria, orfeoiko kideak eta euren ingurukoak bildu zirelako". Izan ere, zerbait islatzen badu dokumentala, horixe da: "Iruñeko Orfeoia familia handi bat dela, belaunaldi desberdinak bildu ditzakeena bere baitan". Dokumentalak bestelako jaialdietan eginen du bidea hemendik aurrera, eta Salaberrik aurreratu bezala, "aurreikustekoa da ondoren Kultur Etxeetara eta sarera ere iritsiko dela".
NIFF jaialdiaren VIII. edizioa
Iturramako Civivoxean eman zioten hasiera atzo NIFF, Nafarroako Nazioarteko Zinema Jaialdiaren zortzigarren edizioari. Ostirala bitartean, film laburrez gozatzeko aukera egonen da. Guztira, 65 izango dira, lau sail desberdinetan banatuta: Sail Ofiziala, Nazioarteko Sail ofiziala, New Generation atala eta CortoJoven, 14 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendutakoa. 1.000 laburmetrai inguru jaso dituzte aurtengo jaialdian parte hartzeko eta horietatik 65 baino ez dira iritsi azkeneko fasera. 20 sari banatuko dira eta horietako lauk, Goya eta Fugaz sarietarako sarbidea emango diete film laburrei. Proiekzioak irailaren 8, 9 eta 10ean izango dira Iturramako Civivoxean. Goizean berriz, XXI. mendeko krisiak izenburupeko mahai inguruak antolatu dituzte. Eztabaidarako eta hausnarketarako tartea egongo da. Ikus-entzunezkoen, irakaskuntzaren, gizartearen, osasunaren eta erakundeen arloko ordezkariak parte hartuko dute.
Bi proiekzio berezi eta aurreikusi dira. Lehenengoa, Orfeoia izeneko dokumentala. Irailaren 7an, arratsaldeko 5.30etan ikusi ahal izango da lehen aldiz Andres Salaberrik zuzendu duen ordu erdiko dokumentala. Iruñeko Orfeoiaren 160. urteurrena ospatzeko, taldeak Bartzelonara egindako bidaia filmatu du Salaberrik lan honetan. Bigarren proiekzio berezia, El niño de la fotografía: Carlos Saura izango da. Ostirala arratsaldean emango da Anna Saura, zinemagile ezagunaren alabak zuzendutako lana eta ondoren, NIFF jaialdiko sari berezia jasoko du zuzendariaren alargunak.
Euskalerria Irratiko Guardasola saioan izan ditugu Alazne Sanz, NIFF jaialdiko zuzendari ondokoa eta Kike Unzu, Antaviana Films Nafarroako zuzendaria eta Orfeoiko kidea.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Igor Ijurra: "Goi mailako musika ikasketak unibertsitatean egin beharko lirateke" | 0 | 5 | 09-03-2018 |
| 2 | Pagoarte crea el documental 'Euskal Eskultura Bizirik' | 0 | 10.42 | 25-06-2026 |
| 3 | Iñigo Larramendi (Nabarralde): “Diruak balioa du atzean botere bat daukan neurrian” | 0 | 8.46 | 17-09-2026 |
| 4 | Xabier Agirre (filosofoa): "'Irati' filmak euskal mitologia sasoian dagoela erakusten du" | 0 | 5 | 01-03-2023 |
| 5 | Larunbatean abiatuko da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Hazparnen, eta datorren astean iritsiko da Altsasura | 0 | 8.05 | 16-09-2026 |
| 6 | Karmele Oteros eta Oihane Macguinness (Taldeka): “Artea nerabeei gerturatu nahi diegu” | 0 | 12.84 | 11-09-2026 |
| 7 | ‘Gerra Zibila Euskadin’ saioa, Euskadiko Filmategian | 0 | 10.42 | 18-05-2026 |
| 8 | Amaiur Feliu (Zaldi Zuria): “Festaren erdigunean egonda ere, giro lasaia eta atsegina eskaintzen dugu” | 5 | 6 | 13-07-2026 |
| 9 | 'Udaberria heldu da', Musicaeducaren ipuhina | 0 | 5 | 16-04-2020 |
| 10 | Metropoli Forala 2021-09-27 | 0 | 5 | 27-09-2021 |