«Oiartzunek ederki erantzun dio festari ere» Joana Mendiburu alkateak azpimarratu duenez
A. Mariezkurrena
Oiartzun
07/08/2026 a las 16:02h.
Bukatu dira aurtengo Oiartzungo festak. Orain, balantzea egiteko unea iritsi da eta Joana Mendiburu Garaiar alkateak azaldu duenez ohar baten bitartez «Xanistebanetan jai giro sanoa» izan dela nagusi, bai jai batzordeak gogoz zein mimoz antolatutako ekintza guztietan, baita kalean ere. Egunez zein gauez, goraipatzekoa da ekitaldi guztietan izan den antolakuntza eta koordinazio lan ona; eta herritarren zein eragileen parte-hartzea. Egitarauko ekin-tza eta hitzordu guztiak normaltasun osoz burutu dira.
Oiartzungo plaza eta kaleetan haur, gazte nahiz helduak ibili dira batera eta bestera. «Une zoragarri eta hunkigarriak bizitu dira. Herriko jaiak topaleku izan dira, lagunak eta familiak elkartzeko aitzakia. Azkar bizi garen gizarte honetan, denbora pixka batean gelditzeko aukera».
Eraso matxistei eta arrazistei dagokienez ez da intzidentziarik jaso eta, alde horretatik, oso pozgarria da Xanistebanak genero eta jatorri guztietako pertsonentzako jai atseginak izan direla pentsatzea. Eragile ezberdinekin izandako elkarlanari esker, jaietan tratu ona eta poza izan dira nagusi eta ez da beharrezkoa izan herriko zenbait eragileren eta udalaren artean adostutako protokolorik martxan jartzea.
Bestetik, aurten ere udalak neurriak hartu ditu garraio publikoa sustatzeko. Ohi denez, Xorrolaren gaueko zerbitzua eskaini da eta EkialdeBusek ere indartu du bere zerbitzua. Biek ala biek funtzionatu dute ongi.
Garbitasun eta higieneari dagokienez esan, azken urteetan txosnagunean eta plazan jarri diren komun moduluek harrera ona dutela. Hondakinak gutxitu zein birziklatzeko jarritako bitartekoak ere egokiak izan dira alkatearen hitzetan, «hondakinen auzian dena bada ere eskas, askoz gutxiago sortzen ez dugun artean. Badugu zer hobetua denok botiloien auzian».
Amaitzeko, eskerrak eman nahi izan dizkie Mendiburuk «festa hauetan lanean ibili diren udal langileei eta, bereziki, ekintza guztiak txukun antolatu eta posible egin dituzten herriko eragile eta boluntario guzti-guztiei. Oiartzunek ederki erantzun dio festari ere; hala dagokionean festari ere erantzun behar baitzaio: fin-fin gozatuz, goxatuz eta disfrutatuz».
«Gora Xanistebanak! Gora herrietako jaiak!», bukatu idatzia Joana Mendiburu alkateak.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Urtea bete du Oiartzungo Herritarren Arreta Zerbitzurako bulegoak | 0 | 8.98 | 05-06-2026 |
| 2 | Oskar Urdaniz eta Joseba Goienetxe:“ Erraldoiak ongi dantzatzeko ez da indartsua izan behar, oreka ongi mantentzea da gakoa” | 0 | 5 | 13-07-2026 |
| 3 | Xabier Ormazabal Mendi Festa fue una gran fiesta | 5 | 7 | 30-05-2026 |
| 4 | Maddi Ane Txoperena: "Lagun baten heriotzak uzten duen doluari hitzak jarri nahi nizkion" | 0 | 7.07 | 31-07-2026 |
| 5 | Indarkeria matxistaren aurka borrokatu! | 0 | 28.63 | 22-04-2026 |
| 6 | Metropoli Forala 2024-12-13 | 0 | 5 | 13-12-2024 |
| 7 | Amaiur Feliu (Zaldi Zuria): “Festaren erdigunean egonda ere, giro lasaia eta atsegina eskaintzen dugu” | 5 | 6 | 13-07-2026 |
| 8 | Igor San José es el autor del cartel que anunciará este año los Xanistebanak | 0 | 11.04 | 20-06-2026 |
| 9 | Mendiriz Mendi acudirá a Artikutza | 0 | 5 | 06-05-2026 |
| 10 | Jai girotik, kezkara: erasoen arrastoa utzi dute aurtengo sanmartinek | 0 | 13.99 | 16-07-2026 |