Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Xorrola berria aurreikusten da, udalbatzarrean prozesua hastea onartuta

Дата публикации: 02-07-2026 18:32:21

Gizarte larrialdietako aurrekontua handitzea, Arraguako etxebizitza berrien eraikuntzari ekitea eta udala Argitturri energia kooperatibako bazkide egitea ere onartu dira aho batez

Основное содержимое страницы с новостью.

Elena Viñas

02/07/2026 Actualizado a las 20:32h.

Pasa berri den ekaineko osoko bilkuran 19 aztergai izan dira. Tartean, datozen hilabeteetan pauso garrantzitsuak ematea eta hainbat beharri erantzutea ahalbidetzen duten eta aho batez onartu direnak daude.

Xorrola garraio zerbitzuaren eta horniduraren kontratazio espedienteari hasiera eman zaio. Kontratu honen bidez, ohiko zerbitzua mantentzeaz gain, Xorrola berria ere erosiko da. Hornidura-epea gehienez ere lau hilabetekoa denez, Xorrola berria udazkenean martxan izatea aurreikusten da. Zerbitzuaren urteko kostua 376.000 eurokoa izango da. Kontratua urtebetekoa izango da, lau urtez jarraian luzatzeko aukerarekin.

Gizarte larrialdietako laguntzara bideratutako aurrekontua %40an handituko da. Izan ere, laguntzak jasotzeko irizpideak betetzen dituzten eskatzaileen kopurua nabarmen hazi da: 37 eskatzailetik 59ra pasa da. Behar horiek ikusita, 100.000 eurotik 140.000 eurora handitu da laguntza horretarako diru-partida.

Etxebizitza

Arraguako etxebizitza berrien promozioan aurrera egiteko, sustatzailearekin landutako hitzarmena onartu da. Hitzarmen horren arabera, eremu osoko etxebizitzen %67,7 etxebizitza babestuak izango dira eta, beraz, legeak ezartzen dituen estandarrak gainditu egingo dira. Babestutako 18 eta tasatutako 72 etxebizitza izango dira salmentarako (eraikiko diren etxeen %20 pasatxo).

Alokairu sozialeko etxebizitzak, berriz, etxebizitzen %46 izango dira. Etxebizitza-kopurua handia denez gero, zatika eraikiko direla ere jaso da hitzarmenean. Horrez gain, udalak auzotarrentzako lokal egokitu eta hornitua eskuratuko du.

Argitturri

Udala herriko Argitturri energia-kooperatibako kide izango da, Europako, Espainiar Estatuko eta Euskal Autonomia Erkidegoko legediek hala sustatzen dutelako eta, batez ere, Oiartzungo Klima eta Energia Jasangarriaren Tokiko Planarekin bat egiten duelako.

Newsletter

Argitturri kooperatiba energia-eraginkortasuna sustatu, energia berriztagarrien erabilera handitu, energia-pobreziaren aurka jardun eta herritarren parte-hartzea sustatzea helburu duen irabazi asmorik gabeko erakundea da.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
12026-2027 ikasturterako aurrematrikula epea ireki du Arrasateko udal euskaltegiak06.1911-06-2026
2Kiroldegiaren aurreproiektuari ekarpenak egiteko aukera zabalik07.5914-07-2026
3Xorrola autobus zerbitzuak geltoki berria du Urkabe Bidean014.7610-07-2026
4Bakardadeari aurre egiteko etxebizitza ereduak birpentsatzen08.6924-09-2026
5Gipuzkoako Urak lanean ari den arren, "oraindik arazoak izango dira"010.8925-09-2026
6Arditurri Eguna ospatuko da igandean meategi nagusira bisitak eginez01006-07-2026
7Udalak 2027an aurkeztuko du Oiartzungo babes klimatikoko puntuen sarea01026-08-2026
8Zizurren dagoen adin txikikoen harrera etxebizitzaren kontrako erasoa salatu du Geroa Baik-5602-06-2026
9El Ayuntamiento seguirá subvencionando al comercio y a los pequeños negocios08.101-09-2026
10Eskola Agenda 2030 programako ikasturte amaierako udal foroa egin berri da013.3116-06-2026

Классификация: . Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 10. Источник: www.diariovasco.com.