Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Maritxu Kajoiren 50. urteurrena ospatzeko erakusketa, kontzertua eta sorpresak

Дата публикации: 23-09-2026 17:05:45

Maritxu Kajoiren omenezko ospakizunak 50 urte beteko ditu aurten, eta hori gogotik ospatu gura dute Komisiñoko kideek zein herritarrek. Horregatik, nobedade ugari iragarri dituzte: erakusketa bat Zeziaga denda ohiaren lokalean, kontzertu bat urriaren 2an eta beste hainbat sorpresa. Inbutua, ostera, herriko gaiteroek jasoko dute egubakoitzean.

Основное содержимое страницы с новостью.

Maritxu Kajoi Komisiñoko kideek gaur eman dute egitarauaren berri Zeziaga denda ohiaren aurrealdean; hain zuzen ere, erakusketa jarriko duten lekuan. Arrasaten hain kuttuna den ospakizunaren 50. urteurrenean keinu egin gura izan diote Maritxu egunean arrasatear asko eta asko jantzi zituen dendari. Hala jarri dute atean: "Topa Ceciaga dendan eta bertako langilien omenez, 104 urtez mondrauetarrok elegante janzten lagunketiarren!" Egunean bertan, urriaren 2an, eskapularioak –urre kolorekoak– saltzen ere izango dira han.

Horrez gain, beste berritasun bat da egubakoitz eguerdi horretan kontzertu bat egongo dela; taldearen izenaren berri astelehenean emango dute.

Gaiteroei aitortza

Bestetik, aurten, Arrasateko gaiteroek jasoko dute Maritxuren inbutu preziatua. Komisiñokuek adierazi dute gaitero barik ezin dela jairik egin eta hortik dator omendu gura izatea. Maritxuren berbak jasota hala adierazi dute: "Herrixa ezta herri jai barik, eta jaixak eztie jai gaitero barik. Horregatik maite ditxut hainbeste urtetan gure herriko jaixei doinua emun dotzen talde hau".

Herritarrak inbutuaren emate-ekitaldira gonbidatu dituzte irailaren 25ean, egubakoitzean, 18:30ean, Maritxupean. Bukaeran, gazta eta ardoa eskainiko diete elkartutako guztiei.

Egitaraua

Irailak 25, egubakoitza, Nobenaixoa

  • 18:30 Arrasateko gaiteroei omenaldia. Ondoren, gazta eta ardoa.

Urriak 2, egubakoitza, Maritxu Kajoi Eguna

  • 08:00 Etxafuego jaurtiketa.
  • 12:00 Burrunbazaleak txaranga, kaleak girotzen.
  • 12:00 Txosnagunearen irekiera.
  • 18:30 Txosnagunearen irekiera DJekin.
  • 19:00 Oria txaranga Herriko Plazan eta inguruetan.
  • 20:30 Maritxuri lore-eskaintza Herriko Plazan.
  • 21:30 DJak txosnagunean.
  • 23:00 Dantzaldia Herriko Plazan Luhartz taldearen eskutik.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Zumaiako Emakumeon* Etxeak bere V. urteurrena ospatuko du ostiral honetan01024-09-2026
2Elizalde Eskolaren 50. urteurrenak arrakasta itzela izan du jaietan01517-08-2026
3Xanisteban Egunak musikaz, jokoaz eta giro ezin hobeaz bete zuen Oiartzun013.703-08-2026
4Etzakit taldearekin despedituko dira Gazteluko plazako sanferminetako kontzertuak0514-07-2026
5Sahatsak 50 urteko ibilbidea ospatzen jarraituko du larunbatean Azpeitian015.2625-09-2026
6Hazparnen "Aste Arteak" : kontzertuak eta giro herrikoia udan, asteart guziz0513-07-2026
7Bergarako Musika Bandaren kalejira eta kontzertua, Antzuolako kaleak musikaz betetzeko05.7818-07-2026
8Gizon bat atxilotu dute, kontzertu batean sexu erasoa egitea egotzita011.0406-08-2026
9Izazpe abesbatza, Arantxa Rodriguez, Sara Zufiaurre eta Gabriel Mesadoren kontzertua0512-06-2026
10Salgai daude uztailaren 3an Gaztetxean egingo diren kontzertuetarako sarrerak0524-06-2026

Классификация: Культура. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 10.8. Источник: goiena.eus.