Larunbatean Bermeon izango dira eta igandean Portugaleten zaleen babesarekin eta ilusioz beteta, amtesa gauzatzeko gogoz
18/09/2026 Actualizado a las 15:19h.
Heldu da urteko arraun zita nagusia gure traineruentzat. Hilabete askotan prestaketak egin eta uda zoragarri baten amaieran, goi mailako Ligan lehiatzeko askubidea lortu nahi dute gure bi Enbatek.
Izugarria da lortu dutena biak, baina azken urratsa besterik ez da falta egoera historiko bat lortzeko, 2027an Eusko Label Ligan eta Euskotren Ligan Enbatak lehiatzen ikustea.
Gaur Bermeon neskak 17:35ean hasiko dira eta mutilak 18:08an. Itsasoa emanda dago eta erabakiorra izango da biharko saioari begira lortzen den emaitza. Bihar Portugaleten, neskek 11:25ean ekingo diote eta mutilek 11:59ean.
Gari Urangaren ikuspuntuaJuanjo Etxarteren iritziak jaso ondoren, Gari Urangarekin hitz egin dugu. Kontxa eta ondorengo asteen inguruan zera adierazi digu: «Kontxatik hona hamabost egun izan ditugu, Donostian sailkapen estropada ona egin genuen, bereziki kanpoaldera joaten baina gero etortzean nahastu egin ginen, edo hobeto esanda, zaila zegoen arraunerako eta hor galdu genuen gure aukera».
«Bi aste hauetan prestatzeko aukera izan dugu. Egia da denok nahi genuela Kontxan egon, hortara joaten gara denak, baina entrenatzaile bezala denbora hau izatea ondo datorkit, udan astero estropadak ditugu eta orain lanketa on bat egin ahal izan dugu», aitortzen du. «Koskatxo bat gora egin dugula uste dut, sentsazio onak ditugu, lanak ondo burutu ditugu».
Playoffeko saioen inguruan dio, «Bermeon itsasoa eta haizea emanda dago, seguruenik ikusteko politagoa izango da lehiatzeko baino. Egia da Ligako estropadetan itsasoan ondo moldatu garela baina aitortu behar da kaleak saio horietan lagundu egin digutela lortu ditugun diferentziak izateko. Esango nuke dena den, itsasoan ondo moldatzen garela. Zer gertatzen da? Ba, Portugaleten ere bizkor ibili beharko dela».
Gaur Bermeon, bi lehenengo postuetan geratu beharra dagoela pentsatzen du. «Hortik beherako emaitza batek gauzak zail jarriko lituzke, eta hor egon arren ez da erraza izango igandean. Egia da barean ere saio onak egin ditugula eta Eusko Label Ligako ontzia izan nahi badugu, eremu guztietan izan behar gara indartsuak. Hain zuzen, nire lana entrenatzaile bezala hori da».
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Baionako Bestak Uztailaren 15etik 19ra : eguerdiko giroa San Andres plazatik | 5 | 7 | 15-07-2026 |
| 2 | Baionako Bestak Uztailaren 15etik 19ra : eguerdiko giroa San Andres plazatik | 2 | 6 | 15-07-2026 |
| 3 | Pasai Antxo se pone el pañuelo rojo al cuello para celebrar sus Sanfermines | 0 | 10.97 | 02-07-2026 |
| 4 | Helduentzako antzerkiko ate irekiak izango dira asteazkenean Komentuan | 0 | 8.98 | 14-09-2026 |
| 5 | San Pedro jaiak ekintzez beterik datoz ekainaren 26, 27 eta 29an Ezkion | 0 | 5 | 18-06-2026 |
| 6 | Indarberrituta dator aurtengo Santio Eguneko 52. Sagardo Txapelketa | 0 | 5 | 17-07-2026 |
| 7 | Bi mozio izango dira aztergai aiatzeko udalbatzarrean | 0 | 15 | 25-05-2026 |
| 8 | Batzuk ahuntza paseatzen, bestea erosketak zaldi gainean egiten | 0 | 6.23 | 23-07-2026 |
| 9 | Sardina salmenta irudikatuko dute larunbatean Zumaiako portuan | 0 | 7.35 | 15-07-2026 |