Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Lau 'laborategi' urrian eta azaroan zehar, nerabe sortzaileentzako

Дата публикации: 24-09-2026 22:00:00


Urriaren 2tik azaroaren 27ra Gazte Sortzaileen Laborategia izango da abian, Udalaren, Xaxakaren eta Artaziaken eskutik. 
 

Основное содержимое страницы с новостью.

Hernaniko Gazte Sortzaileen Laborategia jarriko da martxan, eta urriaren 2tik azaroaren 27ra arte iraungo du. Herriko 12 eta 17 urte bitarteko nerabeei «kultur politiketan tokia egiteko prozesua» izango da. 

Pasa den asteazkenean aurkeztu zuten egitasmoa Aitor Lukas Gazteria zinegotziak, Xaxaka parte-hartze elkarteko Laia Etxandik, eta Artaziak kooperatibako Ana Revueltak. Azaldu zutenez, helburuak lau dira: «herriko nerabeen kezkak, aldarrikapenak, gogoak eta desioak entzutea; haien arteko zein herriko kultur praktika eta ekimenekiko harremanak sortzea; nerabeen emantzipazioa, autokudeaketa eta autoantolaketa sustatzea; eta sormenari bidea ematea».

Horrela, urriaren 2an hasita eta azaroaren 27ra bitartean, lau esperimentazio saio (laborategiak) burutuko dituzte gazte sortzaileek, eta Laia Etxandi bera izango dute bidelagun. Lehenengoa 'Elkartu' deituko da, eta Aristizabal 7an elkartuko dira nerabeak, plazako banku bat apaintzeko (urriak 2). Bigarrengoa urriaren 23an izango da, eta 'Barruan' izena du; Biterin gaua pasatzea da proposamena. Hirugarrena, berriz, 'Kanpoan' izango da, eta honetan «kultur proposamenak paseora» aterako dituzte. Eta azkeneko saioa 'Zabaldu' izendatu dute; izan ere, egindakoa zabalduko eta kontatuko dute saio honetan. 

Aurkezpenean azaldu zuten bezala, prozesuak «esperimentaziotik asko izango du; horregatik jarri diogu 'laborategi' izena. Eta ez du helmuga zehatzik, bidea elkarrekin egingo dugu, elkar ezagutuz eta esperimentatuz». Parte hartu nahi duenak, Gazteria sailarekin harremanetan jarri baino ez du egin behar, WhatsApp (605 715 607) edo Instagram (@hernanigazteria) bidez mezua bidalita.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Zelabideko Jaietarako tiketak, salgai018.4823-09-2026
2Burrunba Eguna, urriaren 3an Urnietan025.8324-09-2026
3Datorren astean hasiko dituzte Elizatxotik Kaxkorako igogailua eraikitzeko obrak02421-09-2026
4Atsegindegin ikuskizuna, Katxiporretaren eskutik026.8618-09-2026
5Hernaniko eragileen elkargunea irekiko dute ostiralean Zapa kalean025.4219-09-2026
6Porrotx, Pupu, Lore eta Marimotots, Atsegindegin bihar017.2325-09-2026
7Galbaixoak borobiltzeko Galbaixotarren Eguna ospatuko dute igande honetan01018-09-2026
8Datorren asteartean hitzaldia, harreman osasuntsuei buruz021.7724-09-2026
9Hitzaldia Lasarten, Egia Kermanentzat elkartekoek08.6319-09-2026
10Argazkiak aurkezteko epea zabalik, Mendizale Asteko lehiaketarako024.7919-09-2026

Классификация: В стране. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 22.43. Источник: kronika.eus.