Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Lieder Automotive enpresak lantegi berria ireki du Zaragozan

Дата публикации: 29-09-2026 13:14:18

Duoli Technology eta Fagor Ederlanen arteko aliantzak industria-jarduera suspertu du Borjako (Zaragoza, Espainia) instalazioetan, tokiko 170 lanpostu baino gehiagorekin. Gaur egin dute inaugurazioa.

Основное содержимое страницы с новостью.

Lieder Automotive enpresak Zaragozako Borja herriaren aldeko apustua egin du, "inguru horretan industria-jarduera berria bultzatzeko". Hala, automozioaren sektorearen eraldaketari lotuta dagoen eta "balio erantsi handia duen" proiektu bat jarri du martxan. Konpainiak ibilgailu elektrikoentzako egiturazko osagaiak fabrikatzeko lantegi bat ireki du gaur, martitzena, ofizialki. Modu horretan, tokiko 170 lanpostu baino gehiago sortu ditu.

Duoli Technology eta Fagor Ederlanen arteko aliantzatik sortutako proiektua da eta hango instalazioan fabrikatzen diren osagaiak Leapmotor B10 eta B05 modeloetan erabiliko dituzte. Instalazioak 15.000 metro karratu baino gehiago ditu, eta zortzi hilabetetan prestatu dute fabrikazio-prozesu berrietarako. Era berean, instalazioek hamalau ekoizpen-lerro eta 138 robot baino gehiago dituzte, "muntatze-prozesu aurreratuekin eta automobilgintzaren industrian beharrezkoak diren kalitate-, efizientzia- eta segurtasun-estandarrak bermatzera bideratutako sistemekin". Instalazioaren gaitasuna urtean 40.000 txasisekoa izan daitekeela aurreikusten dute.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Klabia marka berria aurkeztu du CVL enpresak 90. urteurren ekitaldian08.7501-10-2026
2Mikel Baztan (Landare): “Gure dendetan ez dugu produktu toxikorik saltzen”013.708-09-2026
3Legazpiko Burdin Festan hartu du parte Bergarako Antzerki Musikalak06.7524-09-2026
4Arabako Aldundiak 140 aparkaleku berri gaitu Izkiko eta Azkorri-Aratzeko parke naturaletan09.9825-09-2026
5La inversión energética de Birla en Gajano pasa el filtro ambiental y sale a información pública07.201-10-2026
6La cántabra Voltaris entra en la movilidad hotelera con un gran contrato en el Caribe08.5430-08-2026
7 El director general de la Industria Alimentaria participa en la inauguración de la Jornada Profesional “5 al día” 011.5703-04-2020
8Luz verde para Aldeguer y Quiles, que estarán en el Gran Premio de Aragón05.5527-08-2026
9Iberdrola concluye la transformación de la red eléctrica valenciana dañada por la DANA tras invertir 100 millones016.8715-09-2026

Классификация: Пресс-релизы. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 9. Тональность: 0. Информативность: 15.61. Источник: goiena.eus.