Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Musikenek aniztasun, ekitate eta inklusioari buruzko nazioarteko jardunaldiak hartuko du aste honetan

Дата публикации: 05-10-2026 15:57:31



Основное содержимое страницы с новостью.

05/10/2026 a las 17:57h.

Datorren ostegunean eta ostiralean, urriaren 8an eta 9an, nazioarteko hezkuntza musikaleko adituak Musikenen elkartuko dira bertan ospatuko den aniztasun, ekitate eta inklusioari buruzko nazioarteko jardunaldian. Ekimena Europako Kontserbatorioen Elkartearekin elkarlanean antolatu du eta hiru ekitaldi nagusi barne hartuko ditu. Tailerretan parte hartzea doakoa izango da baina aurrez izena eman beharko da www.musikene.eus webgunearen bitartez.

Lehenengo ekitaldia ostegun arratsaldean egingo da, 15:00etatik 19:00etara, hezkuntza musikalean aniztasun, ekitate eta inklusioari buruzko tailerra. Monica Vejgaard, Martha Lomeli-Rodriguez, Enric Aragonès eta Alessandra Callegari Europako Kontserbatorioen Elkarteko adituek parte hartuko dute bertan, genero, desgaitasun, jatorri ekonomiko eta bestelako arloetako desorekak aztertzeko.

Ostiralean, berriz, goizeko 9:30etik 13:30era hezkuntza musikaleko botere erlazioei buruzko hausnarketa egingo da, PRIhME proiektuko David-Emil Wickström doktorearen eskutik. Jardunaldiari amaiera emateko, arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara Euskal Autonomia Erkidegoko musikako eragile profesionalekin eta hezitzaileekin solasaldia egingo da. Aurretik Marta Monfor Espainiako Antzerki Sareko lehendakariak hitzaldia eskainiko du. Ondoren, Euskadiko Orkestrako Roberto Ugartek, Bilbao Orkestra Sinfonikoko Iñigo Alberdik eta Gazteiz Musika Bandako Luis Orduñak mahai-ingurua egingo dute Marta Monfortek gidatua eta, jarraian, hezkuntzan oinarritutako mahai-ingurua egingo da Musikeneko Miren Iñargaren, Bilbao Musika Kontserbatorioko Itziar Basagoitiren, Donostia Musika Kontserbatorio Profesionaleko Jorge Pacheco, Gazteiz Musika Kontserbatorioko Ibon Zamacola eta Euskadiko Musika Eskolako Mikel Romeroren parte hartzearekin.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1«Flamenkoa eta pop rocka nahastea lan arriskutsua da»08.5212-09-2026
2Flora kontserbatzeko nazioarteko erakunde batean sartu da Olarizu07.0905-10-2026
3Herriak larunbatean ospatuko du bere euskal nortasuna aldarrikatzeko jaia08.5224-09-2026
4Espekulazioari mugak jartzea exijitu dute Gasteizen08.9203-10-2026
5De Mahler al mundo06.9404-09-2026
6Tolosako eta Oñatiko Artxiboetan praktikak egiteko deialdia ireki da07.5605-08-2026
7Musika, dantza, antzerkia eta irakurketa ikastaroak prest daude09.0704-09-2026
8"Modu natural eta organikoan sortutako" taldearen estreinako diskoa09.3225-09-2026
9Axarquía artistic and musical inspiration019.9711-09-2026
10Emakume Artzainen Bosgarren Eguna ospatuko dute datorren igandean01004-10-2026

Классификация: Культура. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 10. Источник: www.diariovasco.com.