03/10/2026 Actualizado a las 00:06h.
Bere 50. urteurrena ospatzeko, jatorrira itzuliko da igande honetan Gipuzkoako ikastolen aldeko jaia, Goierrira. 1977ko urriaren 16an abiatu zen historiako lehen Kilometroak jaia, Beasain eta Lazkao artean, Estatu Batuetatik ekarritako ideia bati helduta. Ikastolen mugimendua laguntzeko eta dirua biltzeko xedea zuen ekimen berritzaile hark 15.000 lagun bildu zituen, eta gaurdaino iritsi den ibilbide oparo bati eman zion hasiera; baita gainerako lurraldeetan antolatzen diren jaiei bide eman ere. Bost hamarkadatan, bilakaera nabarmena izan du festak, egungo eredura iritsi arte, gizarteak nahiz ikastolen mugimenduak bezalaxe. Hala, azken urteotan, festaren beraren dimentsioa mugatu dute, eta urtean zehar ekitaldi gehiago egiten dituzte, elkarlana bultzatzeko eta komunitatea aktibatzeko xedearekin. Alabaina, hasierako helburuei eta printzipioei eusten dietela nabarmendu dute antolatzaileek: euskara eta euskaltzaletasuna hezkuntzatik eta herrigintzatik bultzatzea, alegia. 'Ibilian-ibilian, buelta' lelopean, egun osoko egitaraua prestatu du igande honetako Lazkaoko San Benito ikastolak, herritar ugariren lankidetzan oinarrituta. Ikastolek egungo euskal gizartean ere funtsezko papera betetzen jarraitzen dutela aldarrikatzea da asmoa, baita erronka berrietara egokitzeko prest daudela erakustea ere.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | ‘Star Wars’ to Screen in IMAX for the First Time | 0 | 8.04 | 08-09-2026 |
| 2 | Homenaje al club atlético Zumeatarra en Etxeberrieta | 0 | 11.3 | 30-07-2026 |
| 3 | 0 | 0 | 01-10-2026 | |
| 4 | Regional Armies Gather To Discuss Collective Security | 0 | 16.19 | 30-09-2026 |
| 5 | 0 | 0 | 01-01-1970 | |
| 6 | 0 | 0 | 01-01-1970 | |
| 7 | 0 | 0 | 01-01-1970 | |
| 8 | Teatre Lliure, cincuenta años reivindicando la libertad | 0 | 8.04 | 28-09-2026 |
| 9 | Happy 50th Anniversary UH West Oahu! | 0 | 21.43 | 05-10-2026 |
| 10 | 🧠Мозгонапрягатель 38/50 | 0 | 26.67 | 02-10-2026 |