Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

'Hauspo bat bihotzari' ikuskizunak trikitixari gorazarre egingo dio larunbatean

Дата публикации: 09-10-2026 20:11:11

Musikak, bertsoek, dantzak, olerkiak eta pinturak bat egingo dute emanaldi honetan, 19:00etatik aurrera, Baztartxo antzokian

Основное содержимое страницы с новостью.

Sara Utrera

09/10/2026 a las 12:10h.

'Hauspo bat bihotzari' ikuskizuna larunbat honetan, urriaren 10ean, izango da Baztartxo antzokian, 19:00etan. Musikak, bertsoek, dantzak, olerkiak eta pinturak bat egingo dute emanaldi honetan, trikitixari eta erromeriaren munduari gorazarre egiteko. Sarrerak www.azkoitia.eus/agenda webgunean eros daitezke aurrez, 5 euroren truke.

Andoni Salamero sustatzailearekin batera, hainbat artista eta musikarik hartuko dute parte ikuskizunean: Lurdes Alkorta, Xabier Alberdi 'Zabale' eta Aitor Furundarena musikariek; Gorka Larrañaga margolariak; Bizkargi Musika Eskolako trikitilari eta pandero-joleek; Andoni Egaña bertsolariak; eta Garazi Etxaburu dantzariak.

Ikuskizunaren sustatzaile Andoni Salameroren hitzetan, «festa giroan itxuratutako emanaldi gisa irudikatutako ikuskizuna da, eta instrumentu horrek euskaldunoi eskaini diguna garenaren agerbide eta argibide izatea nahi du».

Ikuskizunak trikitixaren inguruko ikuspegi zabala eta osoa eskaini nahi du, eta, horretarako, ez da trikitixa-piezak jotzera mugatuko. Erromeria giroan, narratzaileak, prosa poetikoz idatzitako gidoi baten bidez, festaren osagai bakoitzak —panderoak, soinu handiak eta txikiak, koplak, trikitilariak, pandero-joleak, dantzariak eta herriak— bat egiten dutenean sortzen den emozio bereziko giroa azalduko du.

Izan ere, Salameroren arabera, trikitilariak trikitixa behar bezala sortzen du bizitzaren egoera hori bizi eta bere baitan haragitzen duenean.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Sahatsa dantza taldeak 50. Urteurrenaren jaialdia aurkeztuko du larunbatean018.715-09-2026
2Txupinazo al ritmo de los dantzaris de Sahatsa en los andremaixek azkoitiarras08.6924-07-2026
3'Gau beltza ez da Halloween' hitzaldia emango du Josu Ozaitak, asteartean08.2602-10-2026
4Dantza egiteaz gain, dantzak ikusteko aukera egongo da Oñatiko jaietan08.924-09-2026
5Julen Alonsok eta Oinkarik dantzan jarriko dute Soreasu larunbatean08.102-09-2026
6Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore izango dira igande honetan, Soreasun08.9201-10-2026
7El organista José Luis Frantzesena ofrecerá este jueves un concierto junto a Mariatxen Urkia, Txalkor y Sahatsa010.3812-08-2026
8Gazte Asanblada gaztetxearen irekiera prestatzen ari da08.7111-09-2026
9Egape dantza taldeak 20. urteurrena ospatuko du larunbatean, Erromeria Eguna antolatuz020.5321-05-2026
10'Zuhaitzak eta arbolak Euskal Herrian' liburuaren aurkezpen "berezia", eguenean05.7325-09-2026

Классификация: Культура. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 8.4. Источник: www.diariovasco.com.