Hiru hamarkadetako bidean jarraituko dute aurten ere Juantxo Mayak eta Mikel Olaskoagak Bertso Festaren antolakuntzarekin
Martin Sansinenea
12/10/2026 Actualizado a las 21:12h.
Hiru hamarkada baino gehiago. 35 urte. Laster esaten da. Hala ere, denbora tarte honek «bizipen asko eman dizkigu». Hala diote Juantxo Mayak eta Mikel Olaskoagak, Errenterian kultur ekitaldi batzuk bizirik mantentzen aritu diren bi lagunek. Horien artean, 1991n hasi zuten Bertso Festa. «Urte asko igaro dira», diote irribarretsu, egindako lan handiaren jakitun. Aurten ere bueltan izango dira, eta urtero bezala «arratsalde bikaina pasako dugu urriaren 17an».
Egun horretan, Niessen Kulturguneak 2026ko Bertso Festa hartuko du 19:00etatik aurrera. Bertan kalitate handiko bertsolariak izango dira. Andoni Egaña, Alaia Martin, Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga eta Jon Maia izango dira. Amaia Agirre izango da gidari. «Urtero bezala maila handiko bertsolariak lerrokatu ditugu», azpimarratzen du Mayak pozik. Hala ere, 35. edizioaren aurrean, saihestezina izan da atzera begiratzea.
«1991. urteko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren ondarrean, Landare Elkartean kultur ekintzak antolatzen aritzen ginen eta lantaldetik pentsatu genuen bertsolaritzan oinarritutako ekitaldi bat gehitzea ezinbestekoa zela», gogoratzen du Olaskoagak. Hortaz, Juantxo Maya, Mikel Olaskoaga, Kontxi Sein eta Pacon Sanz martxan jarri ziren. Garai horretan jada Udaberri jaia, Gipuzkoako Aurreskulari Txapelketa eta bestelako ekitaldiak antolatzen zituzten. Horregatik, «kulturzaletasuna eta euskararekiko atxikimendua zabalduko zuen jaialdi garrantzitsua antolatu nahi genuen», azpimarratzen dute biek.
Testuinguru horretan, 1991. urte amaieran, lehen bilera gisa izendatu daitekeen topaketa batekin hasi zen Bertso Festaren ibilbidea. Paraiso Tabernan Juantxo Maya eta Paco Sanz Antton Kazabonekin bildu ziren. Landareko kideek Kazaboni euren ideia eta motibazioen berri eman zioten, aholku eske, eta topaketa horretako ideia erauntsitik sortu ziren lan lerro nagusiak. Bertso Festa izeneko ekitaldian punta-puntako bertsolariekin hondatuko saioa antolatzea eta bertsoaren adiera ezberdinak, espresio ezberdinekin harremanetan, erakustea zen helburua.
Espresio bide ezberdinak«Duela 35 urte hasi ginen gaur arte iraun duen saio hau antolatzen, eta badirudi urte batzuk jarraituko dugula hemen». Hasiera horretara bueltatuz, «1992. urtean Landare Elkarteak Bertso Festaren lehenengo edizioa antolatu zuen. Maiatzaren 16an, udal pilotalekuan 22:30ean Inaxio Usarraldek gidatutako bertso saioa izan zen eta bertan Igor Elortzak, Sebastian Lizasok, Jon Lopategik, Mikel Mendizabalek, Jon Maiak eta Anjel Mari Peñagarikanok parte hartu zuten». Orduz geroztik, urtero, lehenengo Landare Elkartea eta gero Erein Elkartearen izenean, Juantxo Maya, Kontxi Sein, Mikel Olaskoaga eta Pako Sanzek osatutako lantaldeak, euren senide eta hainbat lagunen laguntzarekin, Bertso Festa antolatu dute.
Urte guzti hauetan saio anitz eta ugari izan dira Bertso Festaren Barruan. «Beti arreta jarri diogu bertsolaritzak eskaintzen dituen espresio bide ezberdinei», azaldu du Olaskoagak. Hortaz, «bertsoarekin eta hitzarekin harremana duten bestelako saioak eskaini izan ditugu, bai eta beste arte diziplina ba-tzuekin harremanetan aurkeztu ere». Adibidez, Jon eta Aitor Sarasuak 'Fauna Txiki bat Bertso Handitan' errezitaldia eskaini zuten, Xabier Amurizak kopla zaharen inguruko saio berezi bat egin zuen, Igor Elortzak eta Unai Iturriagak '7 eskale' proiektuko hainbat kanta arukeztu zituzten.
Errenterian leku finkoaHiru hamarkadaren ondoren, Bertso Festa erreferente bihurtu da. Hala ere, honaino iristeko, lan asko egin behar izan da. «Denbora asko igaro ondoren, Errenteria egutegian finkoa izatea lortu dugu, eta horrek harro egotea eragiten digu», azpimarratu dute biek. «Frontoi zaharretik Niessen Kulturgunera igaro gara, gaueko ordutegietatik arratsaldekoetara, baina beti konpromiso bat erakutsi dugu punta-puntako bertsolaritzak Errenterian plaza finko bat izan zezan. Horretarako, garai bakoitzeko puntako bertsolari apartak izan dira kartelean, bai eta gazteei aukerak berriak eman ere». Lopategi, Lizaso, Amuriza, Egaña, Peñagaraiko, Mendizabal, Murua, Mañukorta, Lujanbio edota bertsolari txapeldunak eta finalistak izan dira herrian besteak beste.
Hala ere, «gazte izan eta gerora erreferentzia izan direnei aukera ere eman zaie Errenterian. Igor Elortza, Sustrai Kolina edo Amets Arzallus izeneko bertsolariak izan ditugu hemen». Nola ez Oarsoaldeako gazteak ere aritu dira bertan.
Belaunaldiz gaur egun arteBertsolaritzak gure kulturaren funtsezko zati izaten jarrai dezan egindako lanari dagokionez, Mayak eta Olaskoagak azpimarratu dute «belaunaldien arteko transmisioa» eman dela. Horregatik, «belaunaldien arteko harremana eta transmisioari jarri diegu arreta».
Zentzu horretan, biek uste dute «asko direla bertsolaritzara hurbiltzen diren gazteak». Horregatik, ez dute uste «soilik adinekoentzako» topaketa denik. Izan ere, «badakigu gazte asko hasten direla bertso eskoletan eta horrek etorkizuna ziurtatzen du».
Bere ikuspuntutik, hori «funtsez-koa» da. Izan ere, sinetsita daudenez, «guk Bertso Festa edo Aurresku Txapelketa antolatzen dugu, baina badira beste pertsona batzuk jada tradizio diren jaiak antolatzen dituztenak, eta guztion artean mantendu egin behar ditugu».
Helburu horrekin, 2026koa edizio «oso berezia» izango da. Memoria egiteko edizio bat ere bada antolatzaileentzat. Lantalde berak 35 urte daramatza antolakuntzaren buru, eta urte guzti horietan istorio, kontakizun eta anekdota asko izan dira. Horregatik, «zerbait berezia eskainiko diegu ikus-entzuleei». Sarrerei dagokionez, «salmentan daude Landare eta Arkaitza tabernan eta Xenpelar Kulturdendan ere 12 eurotan».
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | 35 lagunek osatu dute Ehunmilak Bira egitasmoko bosgarren etapa | 0 | 5 | 23-06-2026 |
| 2 | Jai girotik, kezkara: erasoen arrastoa utzi dute aurtengo sanmartinek | 0 | 13.99 | 16-07-2026 |
| 3 | Metropoli Forala 2025-01-27 | 0 | 2 | 27-01-2025 |
| 4 | Berta Arizkun (Burlatako alkatea): "Kaldereteak berreskuratu ditugu eta su-festaz gozatzeko bi egun izanen ditugu" | 0 | 10.72 | 04-08-2026 |
| 5 | Adinekoei zuzendutako jarduerak ezagutarazteko ate irekien jardunaldia egingo dute Dantza eta Musika Eskolan | 0 | 11.4 | 10-10-2026 |
| 6 | Argote eta Bereziartuak osatutako bikote oiartzuarrak pala finalerdiak jokatuko ditu | 0 | 10 | 18-05-2026 |
| 7 | Antton Jauregi y Urdanbor serán homenajeados en las fiestas | 0 | 7.74 | 18-09-2026 |
| 8 | Josu Merino eskalatzaile elgoibartarrak zabalduko du gaur 2026ko Mendi Astea, Mendietxen | 0 | 5 | 26-05-2026 |
| 9 | Basauri reúne danzas ancestrales y no faltarán arcos, castañuelas o espadas | 0 | 8.36 | 15-09-2026 |