Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Artalde zurixkan beti da bildots beltzaren bat

Дата публикации: 20-10-2026 17:02:16

Artalde zurixkan beti da bildots beltzaren bat Berriki izan nintzen Lesakan gazte denboran Ameriketan artzain ibili zirenen artean; adinaren zamak ederki egurtuta ia denak.Berriro, maiz aditu ditudalako euskal artzain amerikanoen kalakak, entzun nituen hurrengoak: Bidasoa bazterreko herrietan joan zen mendearen bigarren erdikoan ez zegoela etorkizunik eta hortaz joan zirela Californiara -adibide bat paratzearren- milaka bururen artaldeak gobernatzera basamortuaren trazak zituzten mendi-papiroflexikoetan. Lesakakoa izan zen hogei urtez udazkenero egin duten hondarreko topaketa. Gero eta gutxiago dira, urtetik urtera, herioren merituz. Izan zuelako egunak min erantsia. Nolanahi ere, bi hausnarketa ordukotik. Lehena, migrazio guztietan dagoela gosearen aiztoa; atzo, gaur eta etzi. Bigarren hausnarketa artzain amerikano hauetako bati entzundakotik eragina da, galdegin nioenean migrazioaren beharraz, denean Euskal Herritik Ameriketara, denean edonondik Euskal Herrira. Kakotxen artean bere hitzak, erdi irriz bota zituenak egun hartako jai giroa: “Donald Trump-en aldekoa nauzu, hi, kar-kar, Marokotik, kar-kar, ez izateko inor artzain Ameriketan ”. Eta, nik, graziarik…

Основное содержимое страницы с новостью.

Artalde zurixkan beti da bildots beltzaren bat 
Berriki izan nintzen Lesakan gazte denboran Ameriketan artzain ibili zirenen artean; adinaren zamak ederki egurtuta ia denak.
Berriro, maiz aditu ditudalako euskal artzain amerikanoen kalakak, entzun nituen hurrengoak: Bidasoa bazterreko herrietan joan zen mendearen bigarren erdikoan ez zegoela etorkizunik eta hortaz joan zirela Californiara -adibide bat paratzearren- milaka bururen artaldeak gobernatzera basamortuaren trazak zituzten mendi-papiroflexikoetan. 
Lesakakoa izan zen hogei urtez udazkenero egin duten hondarreko topaketa. Gero eta gutxiago dira, urtetik urtera, herioren merituz. Izan zuelako egunak min erantsia. 
Nolanahi ere, bi hausnarketa ordukotik. 
Lehena, migrazio guztietan dagoela gosearen aiztoa; atzo, gaur eta etzi. 
Bigarren hausnarketa artzain amerikano hauetako bati entzundakotik eragina da, galdegin nioenean migrazioaren beharraz, denean Euskal Herritik Ameriketara, denean edonondik Euskal Herrira. 
Kakotxen artean bere hitzak, erdi irriz bota zituenak egun hartako jai giroa: “Donald Trump-en aldekoa nauzu, hi, kar-kar, Marokotik, kar-kar, ez izateko inor artzain Ameriketan ”. 
Eta, nik, graziarik ikusi ez… esaldi nazkagarriari. Negargurarako gogo gehiago, bilakaturik artalde zurixkan beti aurkitu ohi den bildots beltza.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.

Bazkidetu zaitez!

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Nun lelo galduak?08.6208-10-2026
2Orientazio plana D eredurako014.9907-10-2026
3Laister hauteskundeak06.7219-10-2026
4Balizko aliantzak06.8908-10-2026
5Dolu Perinatala ez dezala bakardadeak irentsi08.3615-10-2026
6Nola izan eraginkorragoak euskararen alde lanean?09.1511-10-2026
7Samira Calvo (Fraktal): "Etxebizitzarako sarbidea denontzat zaila bada, are gehiago kalean dauden migranteentzat"09.6520-10-2026
8Líderes y modos del nuevo Régimen010.5507-07-2026
9Трамп предупредил о риске повторения в США испанского миграционного кризиса07.3503-08-2026
10'Casting Bikaina' antzezlanak borobilduko du Teatrodixen VI. edizioa08.420-10-2026

Классификация: . Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 8.08. Источник: euskalerriairratia.eus.