Urriaren 12an bukatzen da 2026ko edizioan izena emateko aukera. Parte hartzaileek soziolinguistikan sakontzeko aukera izango dute.
Bueltan da, hirugarrenez, Gasteizko Euskaldunentzako Jabetze Eskola. UEUk antolatuta, ikastaroa urriaren 13tik azaroaren 24ra bitartean egingo da, asteartero, Izaskun Arrue Kulturgunean.
Egitasmoaren helburua da euskaldunei hizkuntzaren inguruko "kontzientzia kritikoa" lantzeko tresnak eskaintzea, euskararen normalizazioan eta biziberritzean eraginkorragoak izateko. Jabetze eskolen oinarriak mugimendu feministan kokatzen dituzte, "egiturazko zapalkuntza" egoerak identifikatu eta horiei aurre egiteko estrategiak garatzeko baliagarriak direlakoan.
Aurreko bi edizioetan landutako bideari jarraituz, parte hartzaileek euskararen soziolinguistikan sakontzeko aukera izango dute, baita euskararen aldeko mugimenduaren erronkak eta aukerak aztertzekoa ere. Antolatzaileen arabera, helburua da euskaldunak "jantzi, jabetu eta ahalduntzea", gizartearen eraldaketan eragile aktibo izan daitezen.
Aurtengo programazioan hainbat gai jorratuko dituzte: aldaketa sozialeko prozesuak, eremu urbanoetako euskararen aldeko mugimenduen berezitasunak, justizia sozialaren ikuspegia eta euskararen gaitasunaren zein kalitatearen inguruko eztabaidak. Era berean, saioetan sortzen den ezagutza Gasteizko euskalgintzako eragileen eskura jartzea ere bada xedeetako bat.
Eskolaren dinamizatzailea Manex Agirre Arriolabengoa izango da. Haren hitzetan, jabetze eskola batek ez du soilik prestakuntza eta ezagutza eskaini behar; "eragiten laguntzeko" tresnak ere eman behar ditu.
Ikastaroa euskararen eta euskalgintzaren inguruan interesa duen edonori zuzenduta dago, eta matrikula egiteko epea urriaren 12ra arte egongo da zabalik.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | 2026ko errepideko txirrindularitza denboraldiko azkena | 0 | 8.86 | 18-09-2026 |
| 2 | Bergarako Udalak euskara ikasi dutenentzako hiru dirulaguntza emango ditu | 0 | 7.66 | 22-07-2026 |
| 3 | Ikasi informatika gurekin! | 0 | 10.08 | 27-05-2026 |
| 4 | Radioestadio Euskadi 10/06/2026 | 0 | 0 | 10-06-2026 |
| 5 | Radioestadio Euskadi 09/06/2026 | 0 | 0 | 09-06-2026 |
| 6 | Radioestadio Euskadi 08/06/2026 | 0 | 0 | 08-06-2026 |
| 7 | Umorea Labur jaialdiak 25. ediziorako izen-emate deialdia zabaldu du | 0 | 12.21 | 10-08-2026 |
| 8 | Nafarroa Shortzinema 2026: aukeratutako sei film laburrak | 0 | 9.38 | 20-05-2026 |
| 9 | קריקטורה יומית | 12 ביולי 2026 | 0 | 0 | 11-07-2026 |