Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Ez da euskarazko ikuskizunik izango Araiako Umore Antzerkiaren jaialdi ibiltarian

Дата публикации: 03-08-2026 16:20:33

Arabako Foru Aldundiak Araiako Umore Antzerkiaren 33. edizioaren barruan antolatutako jaialdi ibiltariak ez du euskarazko emanaldi bakar bat ere eskainiko. 22 ikuskizun egingo dira Arabako hainbat herritan abuztuaren 3tik irailaren 11ra: 19 gaztelaniaz eta beste hiru testurik gabekoak.

Основное содержимое страницы с новостью.

Duela bi aste iragarri zuen aldundiak Araiako Umore Antzerkiaren jaialdiak Arabako 21 herritara eramango duela kale antzerkia, "kultura deszentralizatzeko konpromiso sendoari eutsiz". Herriz herriko programazioa aztertuta, ez da euskarazko emanaldi bakar bat ere programatu jaialdi ibiltari osoan.

Jaialdia astelehen honetan hasi da, abuztuaren 3an, Eltziegon. 22 ikuskizun programatu dituzte jaialdi ibiltarian, bat ere ez euskaraz. Gaztelaniaz izango dira 19 ikuskizun, eta beste hiruetan ez da hitzik izango. EH Bildu alderdiak egoera salatu du Batzar Nagusietan, eta gaitzetsi euskaraz bizi nahi duten herritarrek ez dutela "aukera izango euren hizkuntzan kultur eskaintzaz gozatzeko".

Bost konpainiaren antzezlanak ikusteko aukera izango da Arabako herrietan, abuztuaren 3tik irailaren 11ra arte. Horietako lauk gazteleraz egingo dituzte emanaldi guztiak, eta bosgarrenak hitzik gabeko bost ikuskizun eskainiko ditu Lautadan eta Arabako Errioxan.

Koalizio abertzaleko kideek salatu dute aldundiak "kultura deszentralizatzeko" asmoa erakutsi duela, baina konpromiso hori ez duela hizkuntza eskubideetara zabaldu. EH Bilduko batzarkide taldeak agerraldia eskaera egin du Batzar Nagusietan. Aldundiari leporatu diote "euskal hiztunen eskubideak urratu" izana, eta azalpenak eskatu dizkiote Berdintasuna, Euskara eta Gobernantza saileko diputatuari, Iñaki Gurtubairi.

Zehazki hiru galdera luzatu dituzte, diputatuak erantzun ditzan: Ea zein balorazio egiten duen egitarauko euskararen hutsineaz, zergatik ez duen neurririk hartu egoera hori saihesteko, eta aurrerantzean zer konpromiso hartuko dituen halakorik gerta ez dadin. Udako etenaldi instituzionala dela eta, diputatuak urriko osoko bilkuran erantzun beharko die aipatutako galderei.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Hemen da Udako Argazkien Lehiaketaren 22. edizioa!013.1317-07-2026
2Gasteiztik kanpo aterako da Kantari015.2624-09-2026
3Olinpiadak, zikin-jolasak eta disko-festa egingo dituzte, udalekuak amaitzeko017.9720-07-2026
4Ezkurdia ikusgarri batek eta Altunak finalerako hautagaitza aurkeztu dute08.7902-03-2026
5Umorea Labur jaialdiak 25. ediziorako izen-emate deialdia zabaldu du012.2110-08-2026
6Aralarko Elkartearen egun loteak eska daitezke0525-03-2026
7Euskararen saltsa berpizteko5613-06-2026
8Latzen eta Eraldatzen taldeek joko dute larunbat honetan, herriko plazan0517-07-2026
9Udaberria euskaltegiak 30.000 pertsona euskaldundu ditu 50 urtean0503-07-2026

Классификация: Партнеры. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 9. Тональность: 0. Информативность: 13.13. Источник: alea.eus.