Ezpeletako biper ekoizleek urte zaila izan dute, berote handiengatik : Maiatzetik euri gutti izan dute, eta tenperaturak gora. Baldintza hoietan, biper uzta usaian baino ttipiagoa egin dute.
Ezpeletako Biper Besta Urriaren 24 eta 25ean ospatuko da, biperra salgai izanen da.
Diffusé le lundi 19 octobre 2026 à 13h00
Publié le lundi 19 octobre 2026 à 13h00
Ezpeletako biper ekoizleek urte zaila izan dute, berote handiengatik : Maiatzetik euri gutti izan dute, eta tenperaturak gora. Baldintza hoietan, biper uzta usaian baino ttipiagoa egin dute. Ezpeletako Biper Besta Urriaren 24 eta 25ean ospatuko da, biperra salgai izanen da.
Ezpeletako Biperra jan baino lehen, lan ainitz bada : ekoizleek haziak hautatzen dituzte, pot tipietan ereiten dituzte, biperrondo berriak untzietan bereixten dituzte eta Maiatzaren erditsuan lurrean kanpoan landatzen dituzte.
Biperrak loratu eta, fruitua agertzen dira, handitzen, eta gorritzen dira.
Aurten, aro baldintza gogorrak izan dira, bero handi, euri gutti, luzaz. Laborari batzuek landareak galdu dituzte, eta atxiki dituztenetan, biper aski ttipiak bildu dituzte.
Idortu, bereixi, buztana kendu, labean pasatu, eta erraustu : lana da, 2008an AOP sormarkaren araudiak segituz.
Urte guziz, Urriaren azken asteburuan, Ezpeletako biper ekoizleak bi egunez elkartzen dira, urteko uzta, biper errauts eta sokak, biperrez egin beste produktuak publikoari saltzeko.
Batzu merkatu estaliko plazan bilduko dira, beste batzuek saltegian egonen dira, Ezpeletako karriketan.
Adibidez Véronique eta Gilbert Darthayette instalatuak dira Jeu de Paume plazan, Bipertegian : Biper bestan eta urte osoan errezebitzen zaituztete.
Ezpeletako Biperraren Sindikatuan bilduak diren ekoizle guztientzat, Biper Besta urteko hitzordu nagusia da.
Ezpeletako Biper bestan, bi egunez ekoizleen merkatua izanen da, eta musikariak karriketan.
Bestalde, Urriaren 24ean: 13:00etan herri kirolak frontoian, ondotik 15:30etan dantzak Ezpela taldearekin, 17:00etan elizan, kontzertua Ezpeletan Kantuz-ekin, gauean afaria merkatu estalian.
Urriaren 25ean, 10:30etan konfrerien meza eta biperren benedikazioa, ondotik konfrerien desfilea, 12:30etan, intronizazio ekitaldia frontoian, bazkaria herriko ostatuetan, 15:00etan makilariak frontoian, eta 16:00etan esku huskako partida.
Tous les vendredis, recevez le meilleur de la semaine d’ICI Pays Basque : certifié 100% local !
Adresse e-mail (obligatoire)
Exemple : nom@email.com
En cliquant sur “s’abonner”, j’accepte que Radio France puisse m’adresser des emails (en fonction de mes abonnements) ainsi que suivre les ouvertures des messages à des fins de personnalisation des services, étant informé(e) que je peux refuser ce suivi à tout moment via un lien dans chaque message reçu. Le cas échéant, les choix déjà enregistrés par Radio France continueront de s’appliquer.
21.garren edizioan, Euskal Herriko Laborantza Ganbarak "URA" - bai uraren beharra, eskasia, kalitatea - agerian emanen du : biologoa eta biodibertsitatean aditua den Gilles Boeuf ekimenaren gazaita izanen da.
Il y a 22 h
20 bat sagar ekoizle bilduak dira Iparraldeko Sagarnoen Sindikatan : euskal sagarrondoak landatzen dituzte, eta sagarnoen berezitasuna eta kalitatea bermatuko dituen sormarka lortu nahi dute. Klima aldaketa dela eta, biharko landaketak nola eta nun egin gogoetatzen dute.
Le 16/10/2026
Grafismoan ustegabean hasi zen, lizeoan zelarik : ikasketak sail hortan egin eta, 2026eko Irailan Haitian Olhagaray bere kondu jarri da. Argazkiak eta diseinuan sorkuntzak bezeroen galdeen arabera lantzen ditu, KROMATIK enpresan.
Le 15/10/2026
Aviron Bayonnais klubeko sekzioetan aritu ziren kirolari ohiak bilduak dira Aviron Bayonnais-ko Aintzinekoen Batasunean : artxibak biltzen dituzte, Baionako klub famatuaren historia ezagutarazteko eta transmititzeko.
Le 10/09/2026
KAIKU BORDA Ortzaitzeko Herrixkan kokatua da : hastapenean 2006an, 3 esne egileek denda udan ideki zuten, gasnak saltzeko. Arrakasta ikusirik, 2009an beste laborari batzu proiektuan sartu ziren, eta azkenean, erabaki zuten urte osoan idekitzea.
Le 02/09/2026
Kontrabandisten Lasterketa famatua 1961ean sortu zuten, geroztik urte guziz, mugaldeko 20 herrietatik etorri 40 lasterkari biltzen ditu : herritarren arteko desafioa mendian jokatzen da, Saran besta herrikoia goizetik antolatzen dute.
Le 25/08/2026
Donostiako Musika Hamabostaldia ospe handiko festibala da, musika klasikoa argtan emaiten du, baita ganbara musika, gazte artistak, organoa, dantza eta musika garaikidea ere. "Musika Aitzaki" zikoaren kari, bi kontzertu Senperen antolatzen ditu, Agorrilaren 7 eta14ean.
Le 17/06/2026
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Baionako Bestak Uztailaren 15etik 19ra : eguerdiko giroa San Andres plazatik | 2 | 6 | 15-07-2026 |
| 2 | Bost ikastarok eta tailer ziklo batek osatzen dute UEUren Iruñerako udaberriko eskaintza | 0 | 5 | 14-01-2019 |
| 3 | Indamendi Mendi Bazkunak Palentziako Mendilerrora irteera antolatu du Pilarikako zubirako | 0 | 10 | 16-09-2026 |
| 4 | Berta Arizkun (Burlatako alkatea): "Kaldereteak berreskuratu ditugu eta su-festaz gozatzeko bi egun izanen ditugu" | 0 | 10.72 | 04-08-2026 |
| 5 | Batzuk ahuntza paseatzen, bestea erosketak zaldi gainean egiten | 0 | 6.23 | 23-07-2026 |
| 6 | Musika, dantza eta giro ona nagusi izango dira Zubietako festetan | 6 | 7 | 21-07-2026 |
| 7 | Indarberrituta dator aurtengo Santio Eguneko 52. Sagardo Txapelketa | 0 | 5 | 17-07-2026 |
| 8 | Bisita antzeztu bat iraganeko Zestoa ezagutzeko | 0 | 5 | 11-07-2026 |
| 9 | Plenoa gaur Erriberan, ohiko deialdian | 0 | 10.1 | 29-06-2026 |