Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Etxebizitza tasatuen urteko hirugarren zozketa, hilaren 28an

Дата публикации: 20-10-2026 18:15:50

Oiartzungo Udalaren deialdi honetan onartutakoen behin betiko zerrendak 190 familia-unitate biltzen ditu

Основное содержимое страницы с новостью.

Elena Viñas

20/10/2026 Actualizado a las 20:15h.

Alegazio epea itxita, onartu berri da alkate dekretuz etxebizitza tasatuen urteko hirugarren zozketarako eskatzaileen behin betiko zerrenda. 190 familia-unitate daude behin betiko zerrendan. Denek dute zerrenda ikusteko aukera SMS bidez jaso duten kode baten bitartez.

Zerrendan daudenen errolda (Oiartzunen erroldatuta daudela) eta etxe-premia datuak soilik gainbegiratu dira. Esleipenduna izaten denak etxebizitza tasatua eskuratzeko baldintza guztiak betetzen dituela ziurtatu beharko du: Oiartzunen erroldatuta egon eta etxe-premia duela ziurtatzeaz gain, diru-sarreren muga ez duela gainditzen justifikatu beharko du. Zozketa egin eta 20 eguneko epean (10 eguneko luzapena eskatzeko aukerarekin), beharrezkoa den dokumentazioa eskatuko dio esleipendunari udalak. Epe horretan eskatutako agiriak aurkezten ez badira, uko egin dela ulertuko da eta itxarote-zerrendako lehenengoari eskatuko zaio dokumentazioa.

Etxebizitza tasatuen urteko hirugarren zozketan Arragua auzoan dagoen bi logelako etxebizitza bat zozkatuko da, bigarren eskukoa berau. Ez du garajerik eta trastelekurik. 178.143euroko behin-behineko prezioa du (BEZik gabe).

Zozketa Landetxe Aretoan

Zozketa urriaren 28an egingo da, goizeko 10:00etan Landetxe Kultur Aretoan. Publikoa izango da, «hala nahi duen edonor joan daiteke». Zozketa udalaren webgunetik zuzenean jarraitzeko aukera ere izango da.

Behin betiko zerrendan dagoen interesdun bakoitzak zenbaki bat du esleituta –behin betiko zerrendan azaltzen da–. Zenbaki horiek dira ontzian sartzen direnak. Hala jakinarazi du Udalak.

Etxebizitza zozkatuta, itxarote-zerrenda osatzeko zozketa egingo da. Horretarako zenbaki bakarra aterako da; hurrenkeran osatuko da itxarote-zerrenda, etxea tokatu zaion zenbakira bueltan iritsi arte.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Orientazio plana D eredurako014.9907-10-2026
2Irañetako Udalak bi hiri partzela saldu nahi ditu0520-05-2026
3Lau otxotek abestuko dute bihar San Frantziko elizan eta, ondoren, kalean zehar01208-10-2026
4Martuzenegiko egur ustiaketak esleitzeko lehiaketa irekita dago01026-09-2026
5Etxebizitza tasatuen urteko bigarren zozketa egin da Landetxe Kultur Aretoan07.3527-08-2026
6Euskal Herria plazako palmondoak kendu dira aparkalekuko hezetasun arazo larriengatik01023-09-2026
7Число многодетных семей выросло на Орловщине010.3922-10-2026
8Euskalerria Irratiko kolaboratzaileen zizka-mizka, denboraldi berezi baten amaiera giro ederrean5708-06-2026
9La cifra de ceros en Euskera de la PAU multiplica por diez la de los últimos años05.8521-07-2026
10Число многодетных семей в Мурманской области выросло вдвое за семь лет0022-10-2018

Классификация: В стране. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 20.53. Источник: www.diariovasco.com.