Aurten ere ez dute kale egingo garagardo azokak, harrera eta kirol asteek, azokak eta Gau Beltzak
01/10/2026 Actualizado a las 21:36h.
Herriko elkarteek, eragileek eta Udalak elkarlanean osatzen duten agenda «mardula» izango da urrian. Oiartzungo udazkeneko klasikoez zein bestelako batzuez gozatzeko aukera izango da hilabete guztian zehar. Garagardo azoka eta harrera zein kirol asteak izango dira hilaren erdialdean eta Gau Beltza amaieran, azken egunean.
Horrez gain, Itturri merkatari elkarteak azken urteetan antolatzen duen haur jolasen arratsaldea eta hiru hilean behineko larunbatetako HemenGuk azoka berezia ere badaude agendan; horiek, lehen asteburuan. Topalekuak (udal gaztelekua) eta Abaraxka udal ludotekak ere urria iristearekin batera ekingo diote ikasturteari, maiatza bitarteko euren agendari.
Udazkeneko klasikoez gain, izango da besterik ere. Arraztalo kontsumo taldeak buru osasunari lotutako bi jardunaldi antolatu ditu eta Soinueneak eta Luberrik, berriz, ondarearen gaineko bana. Musika atsegin duenak Ugaldetxoko kantu bazkaria eta Antton Valverderen emanaldia (Kantagiltza) izango ditu aukeran. Landetxen, besteak beste, Mirari Martiarena eta Idoia Torregarairen 'Eskailerapekoa' bakarrizketa ikusteko eta zine klasikoa zuzeneko musikaz lagunduta entzuteko aukera izango da.
Elizalde herri eskolak 50. urteurreneko ospakizunekin jarraitzen du eta urrirako bertso bazkari autokudeatua eta gaueko martxa bat antolatu ditu. Aipatu, baita ere, Ttur Ttur Euskaltzaleon Bilguneak 'Euskaltzaleon plaza' ekimena egingo duela eta Gure Esku Dagok, berriz, 'Zazpi jauziz herri bat Oiartzunen' festa.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Erraldoiak, azoka, sagardoa eta idi dema Baserritar Egun bikain batentzako | 0 | 8.71 | 04-08-2026 |
| 2 | Jai girotik, kezkara: erasoen arrastoa utzi dute aurtengo sanmartinek | 0 | 13.99 | 16-07-2026 |
| 3 | Arriolabengoa eta Lopez, hirugarrengoz, Donostiako Klasikoan | 0 | 15.82 | 30-07-2026 |
| 4 | Asteazkenean Santa Klara eguna ospatzen dute Azken Portu eta Aritzbatalden | 0 | 10 | 11-08-2026 |
| 5 | Las chicas del Oiartzun visitan este sábado al Pauldarrak de Barakaldo | 0 | 7.03 | 09-10-2026 |
| 6 | Euskal Herria plazako palmondoak kendu dira aparkalekuko hezetasun arazo larriengatik | 0 | 10 | 23-09-2026 |
| 7 | Uda pasatzera etorri diren haur sahararrei harrera egin diete Azkoitian | 0 | 5 | 11-07-2026 |
| 8 | Floren Aoiz: "Badira baldintzak urrats handiagoak egiteko" | 0 | 10 | 19-01-2010 |
| 9 | Zapatuan hasiko gara asteburuetako ekintzekin! | 0 | 7.9 | 21-10-2026 |
| 10 | Osoko bilkura gaur arratsaldean, udaletxean | 0 | 22.5 | 27-07-2026 |