Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Prebentzioan eta kalteen konponketan oinarritutako garbiketa ordenantza berria Arrasaten

Дата публикации: 21-10-2026 09:15:00

Arrasateko Udalak Garbitasun eta Bizikidetza Ordenantza berriaren zirriborroa aurkeztu zien atzo, urriak 20, herritarrei, Kulturaten egindako batzarrean. Prebentzioa, heziketa eta egindako kalteen konponketa izango dira araudi berriaren ardatzak. Udalak abendurako indarrean jartzea aurreikusten du.

Основное содержимое страницы с новостью.

Kepa Urteaga Obra, Zerbitzu, Mantentze eta Auzoetako zinegotziak azaldu zuenez, lan komunitarioak aurreikusten ditu, isun ekonomikoak ez diren neurriak ere aplikatzeko, eta adierazpen askatasunerako gune gehiago sortzea proposatzen du.

"Ordenantzak ikuspegi berritzaileak dauzka. Alde batetik, ikuspegi prebentiboa eta hezitzailea lehenesten ditugu", adierazi zuen Urteagak. Haren esanetan, aurreko araudiaren ikuspegia aldatu nahi dute, herritarrak zigortzea baino gehiago jokabide arduratsuak sustatzeko. "Jendea hezi egin behar dugu, eta zigortzailea baino hezitzailea den ordenantza bat nahi dugu".

Zinegotziak nabarmendu zuenez, kaleen garbitasuna ez da udal zerbitzuen ardura bakarrik, herritarrek, establezimenduek eta espazio publikoan jarduerak egiten dituzten eragileek ere badute zereginik. "Norberaren ikuspegia garrantzitsua da jokaera zibikoagoak aurrera eramateko garaian".

Ondare historikoa babestea

Eraikinak eta ondare historikoa babestea ere bada ordenantzaren helburuetako bat. Urteagak ohartarazi zuen pintadek kalte iraunkorrak eragin ditzaketela zenbait eraikinetan. Kulturate, San Frantzisko eliza eta Monterron jauregia aipatu zituen adibide gisa. "Eraikin horiek zaintzen ez baditugu, kasu askotan atzeraezinak diren kalteak eragiten dira". Azalpenaren arabera, harrizko hormetan egindako pintadak presiopeko urarekin garbitzeak ere arrastoak utz ditzake: "Pintada idatzikoa denean, gainetik egiten zaio ura presioarekin, eta letren forma gelditu egiten da".

Isunak baino, kalteak konpontzea

Ordenantza berriaren beste berritasun nagusietako bat da kalteak konpontzeko neurriak aurreikustea. Udalak lan komunitarioak eta bestelako jarduera hezitzaileak aplikatu nahi ditu, egindako kaltearen izaeraren eta larritasunaren arabera. "Egindako kalteen erreparazioa eta heziketa izango ditu ardatz ordenantza honek. Ez da soilik ordenantza zigortzaile bat izango. Lan komunitarioekin, egindako kaltearen kopuruaren araberako lanekin, zigorra ez izatea soilik ekonomikoa nahi dugu, baizik eta benetan arduraz jokatzera bideratuko gaituzten zigor motak izatea".

Adingabeek eragindako kalteen kasuan ere neurri hezitzaileak aurreikusten dituzte, laguntza psikologikoa eta neska-mutilekin egindako lanketak barne. Urteagak, hala ere, argitu zuen ez dutela arazoa gazteekin soilik lotu nahi: "Ez dut nahi gazteetan zentratu, ez direlako kalte hauek eragiten dituzten bakarrak". Kasu bakoitzaren arabera erabakiko dute zer neurri hartu.

Zinegotziaren ustez, Arrasaten gertatzen diren arau-hausteen ezaugarriei erreparatuta, eredu berria eraginkorragoa izan daiteke aurrekoa baino. "Uste dugu, herrian dugun intzidentzia mailarekin, efizienteagoa izango dela horrelako ordenantza bat aurrekoa baino, zehapen ekonomiko batzuk baino".

Adierazpen libreko gune gehiago

Kartelak eta pankartak jartzeko guneen auzia ere landu dute. "Pankarta gune gutxi ditugu, lau edo bost daude herrian oraintxe bertan. Argi dago lekuak behar direla adierazpen askatasuna bermatzeko".

Horretarako, Udalak proposamen bat lantzen ari da, eta dagoeneko aurkeztu die hainbat eragileri. Helburua da guneak auzo guztietara zabaltzea, herritarrek eta taldeek euren adierazpenak egiteko leku egokiak izan ditzaten. "Kaleko beste gune guztiak garbi eta txukun ikusi nahi baditugu, nahitaez gehitu eta handitu behar ditugu adierazpen askatasuna bermatzeko lekuak".

"Ez goaz Mozal Ordenantzarantz"

Proposamen berriaren atzean, 2016an indarrean jarritako ordenantzaren eredua aldatzeko asmoa dago. Garai hartan EAJk eta PSE-EEk bultzatutako araudiak kritika ugari jaso ditu, bereziki adierazpen askatasunari eta kartelak zein pankartak jartzeko baldintzei dagokienez. Hain zuzen, "Mozal Ordenantza" izenez ezaguna da.

Urteagak argi utzi nahi izan zuen oraingo proposamena ez dela norabide horretan joango: "Guztiz kontrakoa. Ez goaz Mozal Ordenantzarantz, baizik eta jokaera zibiko batetan, herri garbi edukitzeko ordenantza baterantz". Zinegotziaren arabera, aurreko eredua ez da nahikoa izan herriko garbitasuna hobetzeko, eta beste modu bat bilatu nahi dute arau-hausteei aurre egiteko. "Guk sinesten dugu beste modu bat dagoela hau guztia beste era batera tratatzeko, eta ez soilik ekonomikoki, zigorren edo bide penalaren bidez"

Txakurren hondakinak arautuko dituzte

Garbitasun ordenantzak eguneroko beste jokabide batzuk ere jasoko ditu, hala nola txakurren gorotzen eta pixaren kudeaketa. "Txakurrek pixa egiten dutenean ura botatzeko beharra sartzen dugu, pixa diluitzeko, zentzuz jokatzeko". 

Abendurako indarrean egoteko aurreikuspena

Atzo aurkeztutako dokumentua zirriborroa da, eta oraindik ekarpenak jasotzeko eta testua osatzeko aukera egongo da. Ondoren, osoko bilkurara eraman beharko dute, eta onarpen-prozesuan alegazioak aurkezteko epea ere zabalduko da.

Urteagak abendurako indarrean egotea aurreikusten du, nahiz eta egutegia tramitazioaren bilakaeraren araberakoa izango den. Behin onartuta, neurriak pixkanaka txertatzen joatea espero dute, bereziki adierazpen askatasunerako gune berriak sortuz eta lehendik daudenak handituz.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Plenoa gaur Erriberan, ohiko deialdian010.129-06-2026
2Argimalutak taldearen 'Txondor plaza' kale antzerkia izango da bihar Odietan07.3505-09-2026
3Amoranteren kontzertua, ostegunean, Arrasateko gaztetxean014.6520-10-2026
4Jai girotik, kezkara: erasoen arrastoa utzi dute aurtengo sanmartinek013.9916-07-2026
5Sahatsa dantza taldearen 'Ezpata dantzariak' argazki erakusketa, Portaleburun08.5715-10-2026
6Tabernarientzat eraso matxisten prebentziorako saioa antolatu du Azpeitiko Udalak0509-07-2026
7Berta Arizkun (Burlatako alkatea): "Kaldereteak berreskuratu ditugu eta su-festaz gozatzeko bi egun izanen ditugu"010.7204-08-2026
8Ostiral eta larunbatean ospatuko dute haurrak Alkate Txiki Eguna06.2721-10-2026
9Latzen eta Eraldatzen taldeek joko dute larunbat honetan, herriko plazan0517-07-2026
10Agorregiko burdinola eta errota funtzionamenduan izango dira asteburu honetan07.4321-10-2026

Классификация: Культура. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 8.96. Источник: goiena.eus.