Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

P. Etxeberriak eta Zabaletak ezin izan zuten San Fermin Trofeoa eskuratu

Дата публикации: 15-07-2026 08:50:43

Lasoren eta Iztuetaren kontrako finalean aurretik hasi ziren, baina azken txanpan Lasok eta Iztuetak markagailua irauli zuten.

Основное содержимое страницы с новостью.

San Fermin Binakako Torneoko finalean, P. Etxeberria-Zabaletak eta Laso-Iztuetak final ikusgarria eskaini zieten Labrit betetzen zuten pilotazaleei. Labrit barruan 30º baino gehiago zirela eta sekulako hezetasuna, lau pilotariak hustu egin ziren eta gogoratzeko moduko finala jokatu zuten. 

Hasieran Peio Etxeberria eta Jose Javier Zabaleta hasi ziren hobeki. 4-10 eta 8-12 aurreratu ziren. Zabaletak atzeko koadroetan agintzen zuen eta Etxeberriak tanto ederrak egin zituen ezkerrarekin zein eskuinarekin. Baina urdinek bost akats egin eta gero, partidaren dinamika zeharo aldatu zen eta Lasok eta Iztuetak airea hartu zuten. Laso handitu egin zen, Iztuetak lema hartu zuen, eta partidari buelta eman zioten, 12ra berdindu eta 17-13 aurretik jarri arte. Iztueta ikaragarri aritu zen txanpa horretan, Zabaleta bezalako atzelari handia mendean hartu arte. Etxeberriak eta Zabaletak, nolanahi ere, ez zuten etsi eta 19-18 hurbildu ziren, baina ez ziren berdintzeko gai izan eta azken tanto gogorretan Laso eta Iztueta hobeki aritu ziren, 22-19 irabazi eta San Fermin Binakako Torneoa eskuratuz. Iztuetak finaleko jokalari hoberenaren saria jaso zuen. 

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Esperimentua, finalera!017.3109-03-2026
2Etxeberria y Zabaleta se citan con Laso e Iztueta en la final de San Fermín07.8412-07-2026
3Tanto bakarrarengatik, eta polemika tarteko, Elordi eta Zabaleta finaletik kanpo07.4616-03-2026
4Zabaleta eta Elordi, finaleko txartelaren bila08.1913-03-2026
5Zabaleta, sanferminetako lehian sartzeko prest08.9209-07-2026
6Ezkurdia ikusgarri batek eta Altunak finalerako hautagaitza aurkeztu dute08.7902-03-2026
7Ezkurdiak eta Zabaletak bikotea osatuko dute Donostia Hiria Torneoan01022-07-2026
8Ezkurdiak eta Zabaletak ez diote Mastersari hasiera ona eman017.120-07-2026
9 Respeto entre campeones 05.7517-12-2020
10Exhibición de Marriezkurrena II para eliminar a Laso de La Blanca05.6306-08-2026

Классификация: Спорт. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 8.62. Источник: www.guaixe.eus.