Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Donostiako Musika Hamabostaldiak hiru geltoki izango ditu Debagoienean

Дата публикации: 20-07-2026 09:47:41

Ibilbide luzea duen musika zikloa da Donostiako Musika Hamabostaldia, baina izena ez dator guztiz bat izanarekin; izan ere, Donostiako askotariko areto eta kaleko txokoez gain, Euskal Herriko herri askotara helduko den egitaraua prestatu dute aurten ere, eta ez du hamabost egun bakarrik iraungo: abuztuaren 2tik 29ra bitartean egingo dute.

Основное содержимое страницы с новостью.

Quincenamusical.eus atarian dago egitarau osoa, eta sarrerak erosteko aukera ere bai. 

Arantzazun, urtero

Ohiko agertokietako bat izaten da Arantzazuko santutegia, eta aurten ere hala izango da, abuztuaren 20an. Emanaldi "bitxia eta historikoa" izango da; izan ere, Natxo de Felipek Oskorri taldearekin argitaratu bako kantuak abestuko ditu, Kuarteto Philiperenak lagunduta.

Bergaran eta Aramaion ere bai

Organo doinuak izango dira Bergarako San Pedro elizan abuztuaren 9an entzungai, Marie-Bernadette Dufourcet eta Naji Hakim organo-joleen eskutik; eta biolin, biola eta biolontxelo doinuak, berriz, abuztuaren 29an, Aramaioko kultura etxean.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Datorren ostegunean hasiko da Zumaiako 42. Musika Jaialdia010.9623-07-2026
2Bea Asurmendi: "Neure buruari egindako oparia izan zen diskoarekin jende asko hunkitu da"01017-07-2026
3Donostia Zinemaldiko Belodromoak bi mundu-estreinaldi hartuko ditu013.9917-08-2026
4Bergarako Musika Bandaren kalejira eta kontzertua, Antzuolako kaleak musikaz betetzeko05.7818-07-2026
5Folk doinuak entzungo dira gaur San Lorentzon09.2722-07-2026
6Musika, dantza eta giro ona nagusi izango dira Zubietako festetan6721-07-2026
7Antonino Ibarrondok egindako Realaren himnoa berreskuratuko dute08.2617-07-2026
838. Udako Musikaldiak Vivalma taldearen emanaldia dakar ostegun honetan01411-08-2026
9Arrasate Blues 2026-Podcast 3: Jaialdiak emandakoak012.215-07-2026
10Urolako trenak protagonismo berezia izango du ostiral honetan hasiko den 'Udako Musika Printzak' zikloan0509-07-2026

Классификация: Культура. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 7.69. Источник: goiena.eus.