Bergara Kirol Elkartea hasi da denboraldi berrira begira lanean, eta aurredenboraldiko partidu bat iragartzeaz batera, hasi da Euskal Ligan jokatuko duen emakumezkoen taldea indartzen, eta baita Ohorezko Erregionaleko proiektu berria ere.
Bergaran hasi dira datorren denboraldira begira lanean, eta gizonezkoen kasuan irudiotan dituzuen lau jokalariak aurkeztu dituzte dagoeneko. Mikel Peñin, Ibai Arabaolaza, Oihan Larrañaga eta Jokin Zeziaga dira taldeko fitxaketa berriak. "Lehenengo hirurak bergararrak dira. Peñin AEBtan egon da futbolean jokatzen, Arabaolazak urtebete egin du kanpoan ikasten eta etxera itzuli da, Larrañaga Elgoibartik dator eta Zeziaga elgetarra da baina gurekin ibili zen jokatzen eta gero Realera joan zen; azken hiru urtetan Hirugarren Mailako taldetan ibili da Realak utzita jokatzen, eta orain Bergarara dator ostera ere", adierazi dute klubetik.
Gizonezkoen taldea indartzen bai, baina lehenengoz Euskal Ligan jokatuko duen emakumezkoen taldera ere hasi dira fitxaketan iristen. Laia Azkarateaskasua bergararra izan da lehenengo fitxaketa. Jokalari hau Eibartik dator mahoneroen erdialdea indartzera.
Lagun artekoa, egubakoitzeanEsan moduan, aurredenboraldiko partidu batzuk ere iragarri dituzte klub mahonerotik. Oraingo egubakoitzean, uztailaren 31n (11:00, Agorrosin), 2. REF mailako Tudelano etorriko da Bergarara, etxekoen kontra jokatzera.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | 415.000 euroko aurrekontua, BKEn handitzen doan kirol egiturari eusteko | 0 | 15.37 | 24-07-2026 |
| 2 | El Urola, el Goierri y el Ilintxa, clubes donde el deporte y el euskera juegan en el mismo equipo | 0 | 5 | 18-06-2026 |
| 3 | Lokatzako familia batu nahi dute Pello Garitanoren egunean | 0 | 14.1 | 24-07-2026 |
| 4 | Nikanor Ortiz izango da Telmo Deunen senior emakumezkoen taldeko entrenatzaile berria | 0 | 10 | 18-09-2026 |
| 5 | Gaizka Gorostiagak Ion Larrañagaren tokia hartuko du | 0 | 8.98 | 21-09-2026 |
| 6 | Elene Errasti Portugaleko futbolera doa, Vitoria Guimaraesek fitxatuta | 0 | 10 | 27-07-2026 |
| 7 | Metropoli Forala, Gaiarre antzokitik | 0 | 5 | 16-06-2022 |
| 8 | Ibai Cabo Amorebieta taldera, Realak utzita | 0 | 7.43 | 24-07-2026 |
| 9 | Julen Arriolabengoa, Euskaltel Euskadi indartzera | 0 | 8.36 | 24-07-2026 |
| 10 | Puntu banaketa Elgoibarren, azken minutuan jasotako golaren ondorioz (1-1) | 0 | 10.91 | 24-09-2026 |