Besteak beste, Zumaiako beteranoak entrenatu ditu
18/09/2026 Actualizado a las 22:00h.
Telmo Deun Arraun Elkarteak Nikanor Ortiz izendatu du senior emakumezkoen taldeko entrenatzaile berri. Hala jakinarazi du arraun elkarteak bere sare sozialetan argitaratutako komunikatu baten bidez.
Taldeak etapa berri bati ekingo dio datorren denboraldian, entrenatzailearen gidaritzapean proiektu berri bat garatzeko asmoz. Ortizek esperientzia zabala du arraunaren entrenamendu eta lehiaketa arloan. Urte batzuk eman ditu Ondarroako Antiguako Ama taldeko entrenatzaile lanetan, eta Telmo Deun Arraun Elkartearekin ere lotura izan du aurretik, bertako neska kadeteen taldea entrenatu baitzuen. «Azken urteetan, berriz, Zumaiako beteranoak entrenatu ditu, bere ibilbidean zehar beti emaitza onak lortuz», azpimarratu du klubak. Beraz, esperientzia hori guztia baliatuko du hemendik aurrera Telmo Deunen senior emakumezkoen taldearen gidaritzan.
Klubak azaldu duenez, izendapenarekin senior emakumezkoen traineruaren garapenarekin eta etorkizuneko proiektuarekin duen konpromisoa berretsi nahi du. Denboraldi berriari «ilusioz, konpromisoz eta lanerako gogoz» ekiteko unea dela nabarmendu du Telmo Deunek. Klubak, halaber, onena opa dio Nikanor Ortizi etapa berri honetan: «Zorte on, Nikanor!».
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Orereta Rugby Taldea comienza su temporada «más ambiciosa» | 0 | 9.25 | 08-09-2026 |
| 2 | Terzičs nākamsezon kļūs par Bilbao "Athletic" galveno treneri | 0 | 5.49 | 05-05-2026 |
| 3 | Klub mahoneroa hasi da denboraldi berrira begira lanean | 0 | 5.92 | 27-07-2026 |
| 4 | Atsushi Okazaki, el japonés que dirigirá al Santurtzi la próxima temporada | 0 | 6.57 | 20-05-2026 |
| 5 | Orioko gizonezkoen traineruak marka guztiak hautsi ditu amaitu berri den denboraldian | 0 | 19.86 | 22-09-2026 |
| 6 | El Pasaia KE inicia este sábado su pretemporada ante el Lagun Onak | 0 | 7.79 | 08-08-2026 |
| 7 | Iritsi dira Xaniestebanak Oiartzunera | 0 | 10 | 03-08-2026 |
| 8 | Josu Juste será el nuevo entrenador del Leioa | 0 | 11.13 | 23-06-2026 |
| 9 | Nueva aventura en los banquillos para José Luis Oltra | 0 | 5 | 02-07-2026 |