Soka dantzak, suziriak eta erraldoiek eman zioten hasiera jaietako bost eguneko ospakizunari
Erea Cobas
Oiartzun
02/08/2026 Actualizado 03/08/2026 - 09:21h.
Azkenean iritsi dira oiartzundarrak urte oso batez irrika handiz itxaron duten astea. Herriko Plaza herritarrez bete da jaiei hasiera emateko ekitaldi nagusiak jarraitzeko, Soka Dantza, txupinazoa eta buruhandi eta erraldoien kalejira, besteak beste.
Txistuak eta eguraldia lagun izanda, urtero bezala, arratsaldeko 18:30ean Joana Mendiburu Garaiar alkateak, udalbatza osatzen duten zinegotziek eta Haurtzaro Dantza Taldea eta Olarri Dantza Taldeko kide batzuk herriko plazara gerturatu diren guztien aurrean Soka dantza eskaintzeko ohitura berreskuratuz. Ekitaldia hasi baino ordu erdi lehenago, plaza adin guztietako oiartzundarrez betetzen hasi da; hala ere, haurren ilusioa eta zoriontasuna izan dira protagonista.
Ordu erdiko emanaldiaren ostean, parte-hartzaileak udaletxera sartu dira txalo zaparrada beroen artean eta balkoira igo dira. Bertan itxaroten zeuden suziria piztu duten erakundeko kideak. Jai Batzordeak proposatuta, 27 urteko ibilbidea egin duen herri-proiektu eredugarriari egindako lana aitortuz, Urmendi Udal Ikastola Partzuergoko ordezkariek bota dute txupinazoa. Bozeramaileak Oiartzungo Udalari, herritarrei, Haurtzaro Ikastolari eta Urmendi Ikastolako langile guztiei eskerrak eman dizkie, «zuen ilusio, maitasun eta babesari esker birbildu da proiektu hau; herritik, herriarentzat eta herria zutabe hartuta sortu eta jardun duen proiektua hain zuzen ere». Ondoren, suziria botatzeari ekin diote. Laugarren petardoaren ondoren, Bixkor Txarangaren laguntzaz erraldoiak plazaren erdigunera atera dira dantza egitera. Jarraian, Lartaun Txistulari Taldearen laguntzaz, erraldoiak eta buruhandiak herriko kaleetan barrena murgildu dira, ume eta gazteak atzean zituztela.
Gauean kontzertuek piztu dute giroa herriko zenbait guneetan. Txosnagunean Bele eta Burutik egon dira; Done Eztebe plazan, Itzal Erromeria Taldea aritu dira eta Zimituyoko txosnan DJ Jotatxok jarri dituzte herritarrak dantzan gaueko ordu txikietara arte.
Astelehenean festetako egun handiaAstelehenean ospatuko dute oiartzundarrek Xaniestebanetako egun nagusia. Goizeko 07:00etan hasiko da jardunaldia sokamuturrarekin eta Gosari Txowarekin. 10:30ean festetako kanpai-jotzea izango da, eta 11:00etan Done Eztebe parrokiako Meza Nagusiaren ondoren kontzertu herrikoia eskainiko dute Kontzejupean. Landetxen ur puzgarriak izango dira haurrek gozatu dezaten. Arratsaldean Madalensoro pilotalekuan jokatuko da Oiartzungo Auzoen Arteko 38. Sokatira Txapelketa 16:00etan eta etxeko txikientzat arratsaldeko 17:00etan ipuin kontaketa egongo da. Gau giroa Bide Batez erromeriak Done Eztebe plazan eta Sünek txosnagunean emango dituzten kontzertuekin piztuko da, egunari amaiera ezinhobea emanez.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Xanisteban Egunak musikaz, jokoaz eta giro ezin hobeaz bete zuen Oiartzun | 0 | 13.7 | 03-08-2026 |
| 2 | Ostiral honetatik igandera ospatuko dituzte Santiagotxo auzoko festak | 0 | 10 | 23-07-2026 |
| 3 | Las veteranas del Oiartzun ganan la Donosti Masters Cup | 0 | 10 | 05-06-2026 |
| 4 | El equipo de fútbol sala de Oiartzun pone fin a la temporada manteniendo la categoría | 0 | 7.51 | 27-05-2026 |
| 5 | Urmendi protagonizará este domingo el txupinazo de los Xanistebanak | 0 | 9.25 | 01-08-2026 |
| 6 | Xanistebanei agur pozez esango diete oiartzuarrek | 0 | 8.01 | 06-08-2026 |
| 7 | Irrintzi Plaza 2022-02-01 | 0 | 1 | 01-02-2022 |
| 8 | Metropoli Forala 2024-11-18 | 0 | 5 | 18-11-2024 |
| 9 | Nikanor Ortiz izango da Telmo Deunen senior emakumezkoen taldeko entrenatzaile berria | 0 | 10 | 18-09-2026 |
| 10 | Tokiko irratien inguruko solasaldia, Irrintzi Plazan | 0 | 5 | 08-11-2018 |