Parte-hartzaileen artean eskubaloian ibiltzeko material ugari banatu zen, etorkizunean ere kirol honekin gozatzen jarrai dezaten
01/06/2026 a las 17:05h.
Joan den igandean eskubaloia izan zen nagusi Elizalde Eskolan. 50. urteurreneko egitarauaren barruan, 'Eskubaloia plazara' ekintza burutu zen arrakasta handiz. Helburu nagusia herrian ohikoak ez diren edo presentzia txikiagoa duten kirolei lekua egitea izan da, haur guztiek ez baitute beti euren lekua aurkitzen kirol eskaintza nagusietan. Testuinguru horretan, bereziki nabarmendu da azken urteetan herriko hainbat neskek eskubaloian aurkitu dutela euren kirol-garapenerako gunea.
Goiz pasa kirolzale eta atsegina goizeko 09:30ean hasi zen. Kalejira jendetsu bat abiatu zen San Esteban plazatik; Aialde eta Arraskularre kaleak zeharkatu ondoren, Erriberene kaletik iritsi ziren eskolara. Ibilbide hau kirol jarduerarako lehenengo beroketa ariketa bikaina izan zen. Iritsi bezain laster, parte-hartzaile guztiek gosari ederra egiteko aukera izan zuten elkarrekin indarrak hartzeko.
Jolasak, partidak eta sariakGoizeko 10:30etik aurrera, eskolako patio nagusiko kantxa eskubaloi zelai erraldoi bat bihurtu zen. Dinamika bost gunetan banatu zen, eta eskubaloiaren erabilera integratzen zuten bost talde-dinamika ezberdin burutu ziren, haurrek kirol honen oinarriak modu dibertigarrian ikas zitzaten.
Jolasen ondoren, «lehia osasuntsuaren» txanda iritsi zen. Kirolari amaiera emateko, hiru partida jokatu ziren adin ezberdinetako kategorietan: benjaminak, alebinak eta infantilak.
Ekitaldia «borobiltzeko», parte-hartzaileen artean eskubaloian ibiltzeko material ugari banatu zen (kamisetak, galtzak, poloak eta abar), etorkizunean ere kirol honekin gozatzen jarrai dezaten.
Elizalde Eskolak eskerrak eman nahi dizkie ekitaldi hau posible egin duten eragileei: Carrefourri, goizeko gosarirako «produktuak donatzeagatik eta emandako laguntzagatik»; eta Ereintza Eskubaloi Taldeari, «aipamen berezi eta bero bat».
«Euren inplikazioa eta lan eskerga ezinbestekoak izan dira ekintza hau behar bezala antolatzeko. Ereintza ahalegin handia egiten ari da Oiartzunen eskubaloia sustatzeko. Lan horren emaitza da 2025-2026 ikasturtean lortu dutela herriko haurren talde batek Elorsoro kiroldegian entrenatzea. Euren etorkizuneko helburua argia da: benjamin, alebin eta infantilen talde egonkor bat lortzea herrian, eta eskolatik gure babes osoa erakutsi nahi diegu», adierazi dute 50. urteurreneko batzorde antolatzaileko kideek prentsa ohar baten bidez.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Elizalde Eskolak marrazki lehiaketa antolatu du iganderako | 0 | 10 | 11-06-2026 |
| 2 | Agirietako ur-jauzia ezagutzeko bisita gidatua antolatu dute | 0 | 5 | 11-07-2026 |
| 3 | Elizalde Eskolaren 50. urteurrenak arrakasta itzela izan du jaietan | 0 | 15 | 17-08-2026 |
| 4 | Santioetarako, eguraldi aldakorra | 0 | 9.63 | 23-07-2026 |
| 5 | Urpekaritzaren mundua ezagutzeko aukera | 0 | 10 | 25-07-2026 |
| 6 | Getariako itsas parrilla balioan jartzeko ekimena igandean | 0 | 5 | 20-07-2026 |
| 7 | Demanda mendilerrora hiru egunetako irteera Pagoeta Mendizale Elkartearekin | 0 | 10 | 23-09-2026 |
| 8 | Uztaileko nobedadeak, udal liburutegian | 0 | 8.86 | 15-07-2026 |
| 9 | Etxeko eta zaintza langileen lana aitortu eta eskubideak ziurtatzeko eskatu dute | 0 | 5 | 31-03-2026 |
| 10 | Elcoro Decoletajeko langileen mobilizazioa enpresak "Geroa kuotak ordaintzeari utzi diolako" eta "ekintza diskriminatzaileak" egiten dituelako | 0 | 10.05 | 02-07-2026 |