Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Demanda mendilerrora hiru egunetako irteera Pagoeta Mendizale Elkartearekin

Дата публикации: 23-09-2026 16:46:38

Izen ematea zabalik dago; elkartearen helbide elektronikora idatzita eman daiteke izena

Основное содержимое страницы с новостью.

Antxon Etxeberria

23/09/2026 a las 18:18h.

Pagoeta Mendizale Elkarteak urrian 3 egunetako irteera prestatu du Demanda mendilerro ingurura. Prestati de plana ondorengoa izango da. Urriak 10, lehen egunean: Ojacastro – Dehesa de Valgañón – Anguta – Avellanosa de Rioja – Eterna, 17 kilometrotako ibilbidea, 840 m-ko desnibel metatuarekin. Natura-edertasun handiko paisaian kokatutako ibilbidea; basoak, antzinako bideak eta landa-eremuko herri txikiak zeharkatzen ditu. Bertako paisaia ezagutzeko sarrera bikaina da, baita bakeaz eta naturaz gozatzeko egun aproposa ere.

Bigarren egunean, urriak 11an: Santa Cruz del Valle – San Millán (Burgosko gailurrik altuena). Hau 22 kilometrotako ibilbidea eta 1200 metrotako desnibela metatuarekin. (B plana: 18 Km,. 700 metroko desnibel metatua)

«Ziurrenik hau izango da 'mendi'-egunik gogorrena. Burgosko probintziako gailur nabarmenetako batera igoko gara. Ibilbide zorrotza baina aberasgarria da; gailurrera iristearen eta ikuspegi panoramikoez gozatzearen zirrara eskaintzen du», diote Pagoetakoek.

Azkenik, hirugarren eguna, urriak 12an: «Fuentemolinoseko kobazuloen bisita liluragarria dugu zain. Kareharrian uraren eraginez sortutako sistema karstikoa da. Ibilbidean zehar, mota horretako kobazuloetan ohikoak diren hainbat formazio eta egitura ikusiko ditugu, eta, aldi berean, haien bilakaera geologikoari zein inguruko natura-inguruneari buruz gehiago ikasiko dugu. Zalantzarik gabe, aukera bikaina da espeleologiaz gozatzeko eta elkarrekin egun zoragarria igarotzeko».

Beloradoko enpresa bat arduratuko da antolakuntzaz eta beharrezko material guztiak emango dizkiete. «6-99 urte bitartean egin ahal izateko aktibitatea. Kobazulorako behar den ekipazio guztia, buzo, kasko, argi...bertan utziko digute».

Irteeraren informazio teknikoa (mapak, GPX fitxategiak) Pagoeta Mendizale Elkartearen webgunean dago ikusgai.

Newsletter

Ekipajeari dagokionez, udazkeneko ohiko ekipoa; beroki/euritakoren bat, makilak, esku-zorroak, hiru egunetarako mokaduak, ura eta abar. Ez sartu pisu gehiegi motxilan. Lotarako tokia: Beloradoko aterpetxean.

Prezioak, bazkideek 95 euro (25 urte arte) eta helduek 150; bazkide ez direnak, 100 euro (25 urte arte) eta helduak 160 euro. Ordainketa; Kutxabank: 2095 5076 48 1065685215 edo, Laboral Kutxa: 3035 0029 65 0290015562

Prezioetan, joan-etorria autobusez Zarauztik, afaria, lotarako lekua eta gosaria (mendirako edota gainerako mokaduak norberaren kontu) eta kobazulorako bixita barne. Guztia sartuta dago

Izen-emateko bi aukera daude: Elkartearen helbide elektronikora idaztea (pagoetame@gmail.com), norberaren datuak emanez eta ordainagiriaren dokumentua erantsiz. Eta beste aukera, Pagoeta Mendizale Elkartean, ostegunetan. Egunak: irailaren 24 eta urriaren 1a eta 98. Ordutegia: 20:00etatik 21:00etara

Irteera, larunbatean, urriaren 10ean, goizeko 06:00etan, Agoueseko biribilgunetik egingo da.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Indamendik umeentzako ibilaldia antolatu du Herniora irailaren 26rako08.122-09-2026
2«Pilotari izatea etxetik datorkigu, aita ere pilotaria zen eta beti jokatu dugu»011.8823-09-2026
3Anaitasunaren zaleek hitzordu garrantzitsua dute larunbat honetan Txerloian01023-09-2026
4Udaletxeak teilatu berria du0517-02-2026
5Elizalde Eskolak giro ezin hobean ospatu du Eskubaloia plazara ekimena01401-06-2026
6Elcoro Decoletajeko langileen mobilizazioa enpresak "Geroa kuotak ordaintzeari utzi diolako" eta "ekintza diskriminatzaileak" egiten dituelako010.0502-07-2026
7Euskal Herria plazako palmondoak kendu dira aparkalekuko hezetasun arazo larriengatik01023-09-2026
8Juanjo Olasagarre: "Herritar moduan gertatu zaigun gauza handi bat izan da euskal gatazka"0507-05-2020
9Agirietako ur-jauzia ezagutzeko bisita gidatua antolatu dute0511-07-2026
10Zerrenda ezagunak, erantzun zailak0013-04-2018

Классификация: Происшествия. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 10. Источник: www.diariovasco.com.