Datorren astelehenean, irailaren 28an,emango zaio hasiera aurtengo Eskola Kirola programari Azpeskirola elkarteak sustatuta
Eli Aizpuru
Azpeitia
24/09/2026 a las 09:39h.
Astelehenean, irailaren 28an hasiko da 2026-2027 ikasturteko Eskola Kirola programa Azpeitian. 6 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago, eta helburu nagusia haurrei kirol hastapen egokia eskaintzea da. Horretarako, multikirola izango da programaren oinarria, haurrek hainbat kirol ezagutzeko eta praktikatzeko aukera izan dezaten.
Eskola Kirolari babesa emateko eta herriko haurrak programan parte hartzera animatzeko agerraldia egin dute Azpeskirola Azpeitiko Eskola Kirola eta Hezkuntza Elkarteko kideek . Kirol klubetako ordezkariek, Ikasberriko, Izarraizpeko eta Iraurgiko ordezkariek, hezitzaileek eta udaleko ordezkariek osatzen dute Azpeskirola elkartea. Eragile guztiak elkarlanean ari dira haurrei kirol eskaintza egokia eta askotarikoa eskaintzeko.
Aurten, gainera, herri itun bat prestatzen hasi dira eragile horiek. Itunaren helburua da Azpeitian eskola-adineko jarduera fisikoaren eta kirolaren inguruan lan egiten duten eragileen arteko elkarlana eta adostasuna indartzea. Horretarako, haur eta nerabeen interesak erdigunean jarriko dira, eta haien garapen integrala, osasuna, aukera berdintasuna eta haurren eskubideak lehenetsiko dira.
Herri itunaren barruan, 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzat multikirola kirol hastapenaren oinarria izatea proposatzen da. Gainera, herriko kirol klubek eskaintzen dituzten kirolak ezagutzeko aukera izango dute haurrek. Horri esker, herrian dauden kirol aukera desberdinak ezagutuko dituzte eta etorkizunean kirolarekin jarraitzeko aukera gehiago izango dituzte.
Horretarako, kirol klubek ordutegiak koordinatzeko eta multikirol programari lehentasuna emateko konpromisoa hartuko lukete. Era berean, klubek beren ezagutza eta baliabideak eskainiko dituzte programaren garapenean laguntzeko.
Beraz, elkartu diren eragileen helburu nagusia da Azpeitiko haur eta nerabeei kirol «hezigarria, osasungarria, berdinzalea eta bizi ohitura onen sustatzailea» eskaintzea. Horretarako, Eskola Kirola indartu eta herriko kirol eragile guztien arteko elkarlana sustatu nahi da.
Aurtengo Eskola Kiroleko xehetasun guztiak azpeitikoeskolakirola.eus webgunean kontsulta daitezke
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Indarra lantzeko bigarren Hekin Eguna, larunbat honetan kiroldegian | 0 | 10.65 | 14-05-2026 |
| 2 | Konektatuz ekitaldia antolatu zuen Aspegik, Erriberan | 0 | 10 | 27-05-2026 |
| 3 | Asteburuan ospatuko da Lizarran Nafarroa Oinez festa | 5 | 7 | 14-10-2021 |
| 4 | Zumaiako Emakumeon* Etxeak bere V. urteurrena ospatuko du ostiral honetan | 0 | 10 | 24-09-2026 |
| 5 | Azken etapa falta da Ehunmilak Bira egitasmoa amaitzeko | 0 | 9.22 | 24-09-2026 |
| 6 | Euskara ikasteko aukera ugari izango da urritik aurrera Usurbilen ere | 0 | 8.34 | 24-09-2026 |
| 7 | Gizarte eraldaketarako egitasmoak babestuko ditu Emun aholkularitzak | 0 | 10 | 24-08-2026 |
| 8 | В Биробиджане приступили к реализации проекта "Школа Юного эколога" | 0 | 0 | 02-03-2020 |
| 9 | Для школьников и студентов из Удмуртии в августе начнет работу "Школа бизнеса" | 0 | 0 | 21-07-2021 |