Udalak, Etumeta euskaltegiarekin elkarlanean, urritik ekainera izango diren doako bi ikastaro eskainiko ditu
A. Mariezkrurena
24/09/2026 a las 22:00h.
Usurbilgo Udalak, Etumeta euskaltegiarekin elkarlanean, doako bi ikastaro eskainiko ditu aurten ere: euskara-hastapenekoa eta jubilatuentzakoa. Aurrera begira, gainera, Udalak eskaintza handitu eta hobetu egin nahi du, eta, horretarako, lehenik, herritarren euskara ikasteko premiak ezagutu nahi ditu galdetegi baten bidez. Euskara ikasteko, hobetzeko eta praktikatzeko modua izango da urritik aurrera, udalak eta Etumeta euskaltegiak elkarlanean eskaintzen dituzten doako bi ikastarori esker. Batetik, euskara-hastapeneko ikastaroa. Urriaren lehen astetik ekainera bitarte izango da; astean ordu eta erdiko saio bat, astearteetan, 18:15etik aurrera, Potxoenean. Ikastaro egokia da euskara ikasten hasi nahi eta euskararen mundua ezagutu nahi dutenentzat.
Bestetik, berriz, jubilatuentzako ikastaroa izango da. Horri ere urriaren lehen astean ekingo zaio, eta astean behin ordu eta erdiko saioa izango da, Artzabalen; ordutegia irailaren amaieran zehaztuko da, baina aurreikuspena da ostegunetan izatea, 18:00etatik 19:30era. Helburuak dira oinarrizko hiztegia lantzea eta eguneroko esamoldeak lantzea, batez ere ahozko gaitasunetan trebatuz. Izena emateko epea irekita dago bi kasuetan, eta nahi izanez gero, Potxoenean bertan egin liteke aurrez aurre, euskara@usurbil.eus helbidera idatzita edo 943 371 999 zenbakira deituta.
AEKk ere eskaintza ugaria egin du aurten ere: A1 mailatik hasi eta C2ra arteko taldeak izango dira, goizez zein arratsaldez, hainbat modalitatetan, gainera (aurrez aurrekoa eta autoikaskuntza, kasurako). Izena emateko, bi aukera daude: aurrez aurre Etumeta euskaltegian edo usurbil@aek.eus helbidera idatzita.
Dirulaguntza gehiagoUdalak ematen dituen zerbitzuak doakoak dira, eta usurbildarrek euskaltegietako bestelako taldeetan ikasi nahi badute, udalak diruz lagunduko ditu. Matrikularen % 100 ordaintzen da, 600 €, gehienez ere. Dirulaguntza jasotzeko, ikasturte-amaieran egin behar da eskaera, eta bi baldintza bete behar dira: % 80ko asistentzia izatea, eta gutxieneko aprobetxamendua. 2025-2026 ikasturteari dagokionez, 36 lagunek egin dute eskaera, eta udalak guztira 15.782,87 euro bideratu ditu.
Udalak ematen dituenez gain, ordea, HABEk ere ematen ditu, eta bateragarriak dira. Aurten, HABEk Euskara Bonua dirulaguntza-lerroa jarriko du martxan; horren bidez, hasierako mailetako ikasleek, ikasturte-hasieran 120 euro ordainduta, B1 mailara arte ikasteko ordu-poltsa bat izango dute. Adibidez, hasierako mailatik ikasiko dutenen kasuan, 4 urte izango dituzte B1 mailara arte ikasteko. Bestelako mailei dagokienez ere, emango dituzte dirulaguntzak: beren webgunean aurki daiteke informazio guztia.
Euskara izango bada harrera-hizkuntza, eguneroko harremanetan euskaraz aritzeko, arlo sozioekonomikoan jauzia eman nahi bada, ezinbestekoa da guztien ahalegina. Horregatik, orain arteko eskaintzaz gain, udalak are gehiago erraztu nahi du euskara ikastea, eta, horretarako, lehenik, galdetegi bat prestatu du, herritarren beharrak ezagutzeko; behar horiek aztertu ondoren, asmoa da premien araberako eskaintza diseinatzea, herritarrek behar dutenera egokitzeko, eta, beraz, euskalduntze-bidea errazteko. Hori dela eta, udalak herritar oro gonbidatu du herriko web gunean jarri duen galdetegia betetzera.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | «Hernaniko Udalak euskara ikastea doakoa izan behar lukeela sinesten du» | 0 | 12.65 | 01-09-2026 |
| 2 | Nazioarteko Jakien V. Azokan parte hartzeko izen-ematea ireki dute | 0 | 14.17 | 25-09-2026 |
| 3 | Urte osoan zehar euskaraz | 5 | 7 | 12-06-2026 |
| 4 | Dirulaguntza gehiago, euskara ikasteko erraztasun gehiago | 0 | 7.56 | 08-09-2026 |
| 5 | Udalak etxea eta baratzea enkantean salduko ditu | 0 | 10 | 07-07-2026 |
| 6 | Bergarako Udalak euskara ikasi dutenentzako hiru dirulaguntza emango ditu | 0 | 7.66 | 22-07-2026 |
| 7 | IKA-ko ikastaro trinkoak eta barnetegiak, udaran ere euskara entrenatzeko | 0 | 5 | 29-06-2026 |
| 8 | Euskadiko BTT txapelketa jokatuko da larunbatean Izkuen | 0 | 5 | 21-05-2019 |
| 9 | Zarauzko La Salle ikastetxeak instalazioak berriztatu ditu uda honetan | 0 | 8.34 | 17-09-2026 |
| 10 | Irati Iciar UEU: "Aurrez aurrekoaren aldeko apustua egin dugu" | 0 | 5 | 08-06-2020 |