Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

IKA-ko ikastaro trinkoak eta barnetegiak, udaran ere euskara entrenatzeko

Дата публикации: 29-06-2026 10:54:04

Uztaileko atsedenaldiaren ondoren, abuztuan abiatuko dira ikastaro trinkoak. Abuztuaren azken asteburuan eta iraileko lehen bi asteetan, aldiz, barnetegietara joateko parada izanen da

Основное содержимое страницы с новостью.

Atsedenaldirako tartea izateaz gain, euskararen ikasketari bultzada emateko tarte egokia izan daiteke uda. Hala uste dute IKA Arturo Campion euskaltegian ere, eta martxan jarri dituzte berriro ere abuzturako zein irailaren hasierarako udako ikastaroen eskaintza. 

Aurten, ikastaro trinkoez gain, barnetegi desberdinetan parte hartzeko aukera egonen da. Abuztuko azken asteburuan Hiri Barnetegia eginen da Iruñean bertan. Asteburu osoz, goiz-arratsalde, euskaraz aritzeko parada emanen die izena emanen dutenei, hiritik bertatik mugitu behar izan gabe. Irailaren hasieran, berriz, bi asteko barnetegia antolatu dute Lesakako Matxinbeltzenea etxean, euskara egunerokoan txertatzeko tresnak eskaintzea helburu izanen duena. Afera, Xabier Martinez de Lezea IKA Arturo Campioneko zuzendariak nabarmendu bezala, mintzamenean, jarioan eta euskaraz aritzeko naturaltasunean eragitea da.

Barnetegiez gain, abuztu osoan zehar euskara maila guztietako ikastaro trinkoak eskainiko dira. Lau astez egunean hiru edo lau orduz emanen dira gelak, baina behar izanez gero hiru astez edo 2 astez aritzeko aukera emanen du euskaltegiak. Ikastaro hauen helburua, izan ere, euskararen ezagutzari denbora tarte laburrean bultzada nabarmena ematea da, Martinez de Lezeak azpimarratu bezala: "Gakoa, azken batean, orduak dira. Lau astez euskaraz aritzean bultzada asko nabaritzen dute ikasleek".

Nafarroako Gobernuak Euskarabidearen bitartez ikastaro zein barnetegietarako matrikulaziora bideratutako diru-laguntzak ematen ditu, zerotik hasten direnentzako %100era ere iristen direnak. Ikastaro eta barnetegien bueltako informazio eta xehetasun guztiak IKA Arturo Campion euskaltegiaren webgunean aurkitu daitezke. 

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Euskara ikasteko aukera ugari izango da urritik aurrera Usurbilen ere08.3424-09-2026
2Dena prest Barañaingo jai herrikoiei hasiera emateko0524-06-2026
3Teknikarien grebak arrastoa utzi du Gasteizko jaietan08.8205-08-2026
4Egunero IKAsten delako 5000504-06-2026
5Indarra lantzeko bigarren Hekin Eguna, larunbat honetan kiroldegian010.6514-05-2026
6Ibarra Kiroldegiak ikasturte berriko jardueren eskaintza aurkeztu du01027-07-2026
7Basalgoko jaietan ateratako argazkiak08.3425-07-2026
8Euskalerria Irratiko kolaboratzaileen zizka-mizka, denboraldi berezi baten amaiera giro ederrean5708-06-2026
9Mitxoletak7627-05-2026
10Aramaioko 24 eragilek herritarrak mobilizatzera deitu dituzte, erasoen aurrean010.4122-07-2026

Классификация: Спорт. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 5. Источник: euskalerriairratia.eus.