Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Zarauzko La Salle ikastetxeak instalazioak berriztatu ditu uda honetan

Дата публикации: 17-09-2026 19:39:19

Udalaren eta Guraso Elkartearen laguntzari esker ikastetxeak hobekuntza lan garrantzitsuak egin ditu bere instalazioetan

Основное содержимое страницы с новостью.

Antxon Etxeberria

17/09/2026 a las 17:08h.

Udako oporrak aprobetxatuz, Zarauzko La Salle ikastetxeak hobekuntza lan garrantzitsuak egin ditu bere instalazioetan ikasturte berriari begira. Esku-hartze hauei esker, ikastetxeko zein herriko haur eta gazteek eremu erosoagoak, seguruagoak eta modernoagoak izango dituzte erabilgarri.

Egindako lan nagusia, ikastetxeko gurasoen ekarpen eta konpromisoari esker, futbol-zelaiko belar artifiziala berritzea izan da. Lan honen helburua kirol-instalazioen egoera nabarmen hobetzea izan da, ikasle zein herriko gainerako erabiltzaileei kalitatezko zerbitzua eta kirol-jarduerarako baldintza ezin hobeak eskaintzeko.

Bestalde, urmaelaren berritzea eta goiko zelaian egurrezko mahai berriak jartzea nabarmentzen dira, natura eta aisialdia uztartuz eta Baso-eskolan beste pauso bat ematea ahalbidetuz. Hauez gain, irisgarritasuna bermatze aldera, pasabide berri bat eraiki da parkingetik futbol-zelairaino, joan-etorriak errazteko eta segurtasuna handitzeko.

Hobekuntza hauek Zarauzko Udalaren laguntza eta elkarlanari esker gauzatu direnez, «eskerrak helarazi nahi dizkiogu». Lan hauei esker, Zarauzko La Sallek urrats garrantzitsua eman du bere ingurune pedagogiko eta ludikoa gaurkotzeko, komunitate osoari irekitako zerbitzu hobetua eskainiz.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Euskara ikasteko aukera ugari izango da urritik aurrera Usurbilen ere08.3424-09-2026
2Larra Bideak, Iñaki Larraiozen bakarkako proiektu berria0521-03-2019
3Gorka Lasheras: “Jakinduria teknologikoa eskaintzen diogu trebezia digitala nahi duen enpresa horri”0509-06-2026
4Puzgarri bustietan saltoka, beroa arintzeko01024-07-2026
5Arraunlariei opari berezia egin dio Gesalaga Okelanek01025-09-2026
6Aitor Agirre eta Mattin Salegiren agurra08.2625-09-2026
7Udalak etxea eta baratzea enkantean salduko ditu01007-07-2026
8Aralarko Elkarteak baso aprobetxamendua saldu nahi du0526-02-2026
9Auzoko egitasmoa Arrasaten: moduak aldatu dira, euskarara gerturatzeko helburuak ez09.3424-09-2026

Классификация: Пресс-релизы. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 9. Тональность: 0. Информативность: 8.34. Источник: www.diariovasco.com.