Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Klimaren aldaketara egokitzeko neuriak harteko proposatudio Zarauzko EH Bilduk udal gobernuari

Дата публикации: 18-09-2026 19:57:57

Babesleku klimatikoen diagnostikoa egiteko eta Amalur parkeko proiektua behingoz abiatzeko eskatu dio

Основное содержимое страницы с новостью.

Antxon Etxeberria

18/09/2026 a las 18:18h.

EH Bilduren ustez Zarauzko Udal Gobernuak lehentasuna eman beharko lioke klima aldaketaren auziari eta, orain artean, ez du halakorik egin. Oso geldo jokatzen ari da. « Horregatik, EH Bildutik proposatzen dugu arazoari lehentasuna ematea eta, lehen pauso gisa, herriko babesleku klimatikoen inguruko diagnostikoa egitea; hau da, herritarrak bero-boladetatik babesteko baliabideen inguruko azterketa egitea, adituen eskutik. Amalur parkeari buruzko parte hartze prozesuko ondorioak, hain zuzen ere, bat datoz klimaren aldaketara egokitzeko beharrarekin, eta ondorio horiek gauzatzen hasteko eskatzen diogu Udal Gobernuari, orain arte ez baitu halakorik egin», azaltzen du.

EH Bilduren ustez, gaur egun, Udalaren agendaren lehen lerroan egon behar du klima aldaketaren auziak. «Izan ere, Euskalmeten kontsultarik egin gabe, baieztatu dezakegu bukatzera doan uda hau inoiz ezagutu dugun beroenetakoa izan dela, inoiz izandako tenperatura altuenak bizi izan ditugulako, inoiz baino egun gehiagotan izan ditugulako tenperatura altu horiek. Inguruotan ibili garenok ikusi dugu jendea freskura bila abiatuta Olaa errekan, Elutzar errekan, Bistalegre parkean, Laurgain inguruan…».

«Egoera honen aurrean, ezinbestekoa da herriek neurri zehatzak hartzea, urrats horiek komunitate osoaren -eta, bereziki, pertsona zaurgarrienen- ongizatean eragin zuzena baitute. Hori horrela, Zarauzko Udalari ere badagokio, badagokigu, agendaren lehen lerrora ekartzea gaia».

Gure herrian nagusi diren zementuzko azpiegiturek beroa gordetzen dute, eta tenperatura igotzea eragiten dute Zarautzen. «Trantsizio bat egitea behar-beharrezkoa dugu: herrigunean gune berdeen azalera areagotzen eta daudenak zaintzen hasi beharra dago. Eremu berdeek tenperatura erregulatzen dute: hiri-eremuko bero-uharte efektua leundu egiten dute eta aldi baterako aterpe klimatikoak sortzen lagundu. Horregatik uste dugu beharrezkoa dela, ezertan hasi baino lehen, babesleku edo aterpe klimatikoen diagnostikoa egitea adituen eskutik. Diagnostiko hau tresna giltzarria izan daiteke bero-boladei aurre egiteko eta herritarren osasuna babesteko ditugun baliabideak ezagutu, prestatu edota esku-hartzeak non eta nola egin zehazteko».

Amalur parkea, momentuko erronka

«Zarautzen horrekin hasi ahal izateko kokagune ezin aproposagoa dugu Amalur parkea. 2021. urtean udalak Santa Klara komentua eta bera inguratzen duen lursaila erosi zuen. 2024ko abendutik 2025eko otsailera Amalur Landu parte hartze prozesua egin zen eta aurtengo martxoaren 25ean prozesuaren ondorioak aurkeztu zituen udalak. Horien artean bi nagusitu ziren: batetik, bertako espeziez eta hosto erorkorreko zuhaitzez osatutako baso bat sortzea; eta, bestetik, herritarren elkargune izateko altzariz hornitzea.

«EH Bilduk prozesuan ateratako ondorio horien jarraipenaz galdegin izan dio Udal Gobernuari, proiektuaren lanketa martxan badago ere ez diotelako beharrezko presarik eman. Bitartean, parte‑hartze prozesuan adostutakotik kanpo dauden ekintzak gauzatu direla ikusi dugu; horien artean, kanforrondoa landatzea, kanpoko espeziea baita, eta, gainera, hosto iraunkorrekoa».

Newsletter

EH Bilduk bat egiten du gaiaren garrantzia lehen lerrora ekarri beharrarekin eta baita Amalur Landu parte hartze prozesuan ateratako ondorioekin. «Hortaz, abiatu berri dugun ikasturte honetan, udal gobernuari eskua luzatzen diogu elkarrekin babesgune klimatikoen diagnostikoa aktibatu eta Amalur Parkeko proiektua martxan jartzeko».

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Udalak 2027an aurkeztuko du Oiartzungo babes klimatikoko puntuen sarea01026-08-2026
2Gizarte eraldaketarako egitasmoak babestuko ditu Emun aholkularitzak01024-08-2026
3«Pedimos un plan de choque integral contra la insalubridad y acumulación de basura»010.4117-07-2026
4Un plan transversal a diez años para revitalizar el euskera en todos los ámbitos08.1622-07-2026
5Euskara ikasteko aukera ugari izango da urritik aurrera Usurbilen ere08.3424-09-2026
6EH Bilduk beste urrats bat emango du Potzuaga-Gainaren garapena bizkortzeko015.8219-09-2026
7Arraunlariei opari berezia egin dio Gesalaga Okelanek01025-09-2026
8«Pilotari izatea etxetik datorkigu, aita ere pilotaria zen eta beti jokatu dugu»011.8823-09-2026
9Anaitasunaren zaleek hitzordu garrantzitsua dute larunbat honetan Txerloian01023-09-2026

Классификация: . Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 9. Тональность: 0. Информативность: 10. Источник: www.diariovasco.com.