Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Pablo Sotés: “Adimen-desgaitasuna duten gazteei zuzendutako diplomak enplegutik harago begiratzen du”

Дата публикации: 13-08-2026 11:20:00

Nafarroako Unibertsitate Publikoak adimen-desgaitasun duten 18 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendutako Enplegurako Gaitasunen Garapeneko Diploma eskaintzen du. Helburua bizitza sozialerako eta lan esparrurako gaitasunak garatzea da

Основное содержимое страницы с новостью.

Unibertsitateko prestakuntzarako eta enplegurako aukerak ez daude pertsona guztien eskura, ez behintzat baldintza berdinetan. Horri erantzuteko sortu zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan Enplegurako Gaitasunen Garapeneko Unibertsitate Hedapeneko Diploma, desgaitasun intelektuala duten 18 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendutako urtebeteko prestakuntza-programa.

Pablo Sotés psikologian doktorea, irakaslea eta programaren zuzendari ohia da. Berak azaldu duenez, helburua ez da soilik ikasleak lanpostu bat lortzeko prestatzea. “Oinarrizko gaitasunak lortzeko formakuntza” da, besteak beste, harreman sozialak, komunikazioa, talde-lana, autonomia eta laneko eskubideak lantzeko.
Prestakuntza ikasle bakoitzaren beharretara egokitzen da, eta material, eduki eta baliabideak ere profil bakoitzaren arabera moldatzen dituzte. Horrez gain, ikasleek unibertsitateko bizitzan parte hartzen dute eta aholkularitza jasotzeko aukera dute. 

Programaren barruan, enpresetan praktikak egiteko aukera ere badute, ikasitakoa ingurune profesional batean aplikatzeko. Ikasleen jarraipena egiten duen laguntzaile baten eta enpresetako tutoreen babesa dute prozesu horretan. Hala ere, oraindik adimen desgaitasuna duten pertsonek oztopoak aurkitzen dituzte lana lortzeko momentuan. Batez ere, enpresen munduan dagoen ezagutza faltagatik eta administrazioaren zenbait prozesutan. Errealitate horren aurrean, programaren bidez ikasle askok lanpostua lortu dute, zenbait kasutan praktikak egin dituzten enpresetan bertan.

Azken batean, prestakuntza honek autonomia eta aukera berdintasuna sustatzea du helburu, paternalismoaren aurrean gazteen gaitasunak eta erabakitzeko ahalmena indartuz. 

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Etxebizitzarekin negozioari ez! Etxebizitza-parke publikoa denontzat017.1419-09-2026
2Idoia Torrente: ”Boluntarioek posible egiten dute gure udako programak aurrera eramatea"08.4804-08-2026
3Nork jaten ditu gure baratzeko landareak?08.9224-09-2026
4Apustu ziurrak eta arriskatuak zuzeneko emanaldien kasinoan08.4624-09-2026
5Lau 'laborategi' urrian eta azaroan zehar, nerabe sortzaileentzako022.4324-09-2026
6Adinekoen egoitzetan sendagaien erabilera segurua eta egokia indartzeko gida farmakoterapeutikoa eguneratu dute EAEn06.5524-09-2026
7 La Universidad Rey Juan Carlos organiza un encuentro para formar a profesionales en la gestión de colonias felinas 07.0704-09-2026
8La Universitat de València y el Ayuntamiento de Burjassot crean una cátedra para difundir el legado de Vicent Andrés Estellés06.6922-09-2026
9Hernaniko eragileen elkargunea irekiko dute ostiralean Zapa kalean025.4219-09-2026
10La Diputación destina 62.800 euros al desarrollo de actividades por parte de la Escuela de Animación y Tiempo Libre06.828-09-2026

Классификация: . Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 16.68. Источник: euskalerriairratia.eus.