Emanaldiak lau pelikula eskainiko ditu eta sarrera doakoa da, nahiz aurretik gonbidapenak eskuratu behar
30/09/2026 Actualizado a las 21:02h.
Mendi Film jaialdiko film laburren aukeraketa bat ikusteko aukera izango da Getarian, urriaren 18an. Emanaldia 18:00etan hasiko da Iturzaeta Aretoan. Mendi Tourra mendia, abentura eta natura gaien inguruko zinema ziklo ibiltaria da. Urte osoko ibilbidea osatzen du BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiaren azken edizioko pelikula onenekin, eta Mendiko artxiboetako film erakargarrienekin.
Aurtengo programazioak mendia eta abentura ardatz dituzten lau ikus-entzunezko lan izango dira:
Izarren Zaunka, 18 minutukoa eta Mendi Filmeko Euskarazko Film Onena hautatu zutena.
Aldabide, 12 minutukoa eta Zabalandi Sailekoa.
Un día al año, 16 minutukoa eta Sail Ofizialekoa.
Trango, 45 minutuko lana, Sail Ofizialean kokatua.
Sarrerak doan, gonbidapenarekinEmanaldira joateko ez da ezer ordaindu beharko, doan izango dira. Hori bai, gonbidapenak turismo bulegoan eskuratu ahal izango dira urriaren 7tik aurrera, eta emanaldiaren aurretik ere aukera izango da sarrera jasotzeko, emanaldia baino ordubete lehenago.