HH4tik LH6ra bitarteko haurrei zuzenduta dago eta kiroldegian egingo da
10/09/2026 Actualizado a las 12:08h.
Taiko Judo Klubak ikasturte berrian ere judo-eskolak eskainiko ditu Getariako kiroldegian, HH4tik LH6ra bitarteko haurrei zuzenduta. Urteak daramatza klubak herriko kiroldegian judoa irakasten, eta aurten ere adin-talde ezberdinetara egokitutako saioak izango dira.
Entrenamenduak astearte eta ostegunetan egingo dituzte. HH4, HH5 eta LH1eko haurrek 16:15ean izango dute saioa; LH2, LH3 eta LH4koek, 17:15ean; eta LH5 eta LH6koek, 18:15ean.
Ikasturteko lehen saioa irailaren 10ean izango da. Dena den, klubak ohartarazi duenez, ordutegiak aldatu ahal izango dira, matrikulatutako haur kopuruaren arabera, taldeak behar bezala antolatzeko.
Judoan hasi edo jarduera ezagutu nahi duten familiek izena emateko eta informazioa jasotzeko aukera izango dute 688 66 28 08 telefono zenbakian (Nahikari) edo getariajudoeskola@gmail.com helbide elektronikoan.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Surf Txapelketa Herrikoia datorren larunbatean Gaztetapeko olatuetan | 0 | 10 | 29-09-2026 |
| 2 | Bi senior nesken talde izango ditu Pulpo Eskubaloi Klubak | 0 | 9.07 | 26-09-2026 |
| 3 | 'Hondatzak denontzat' ekimena erabiltzen dutenek zerbitzu hau asko eskertu dute | 0 | 9.25 | 12-09-2026 |
| 4 | Iturzaetako Haur Hezkuntzako atarian jolas berriak jarri ditu Udalak | 0 | 12.07 | 28-09-2026 |
| 5 | Etxeko konpostatze ikastaroa egingo dute gaur Aramaion | 0 | 6.78 | 22-09-2026 |
| 6 | Udala zabalik ludoteka zerbitzua hobetzeko familien ekarpenak entzuteko | 0 | 8.48 | 25-09-2026 |
| 7 | Aramaioko II. Pala Txapelketarako izen-ematea zabalik dago | 0 | 18.26 | 24-09-2026 |
| 8 | Le Judo club Port-Vendres Collioure démarre une nouvelle saison | 0 | 14.62 | 22-09-2026 |
| 9 | Mikel Baztan (Landare): “Gure dendetan ez dugu produktu toxikorik saltzen” | 0 | 13.7 | 08-09-2026 |