Bainu egokituak programan ibili diren erabiltzaileak oso pozik azaldu dira jasotzako zerbitzuarekin eta jakitera eman dute
12/09/2026 Actualizado a las 11:42h.
Getarian, irisgarritasunaren aldeko apustua indartu da aurten ere. Malkorbe hondartzan 'Hondartzak Denontzat' programa egon da martxan. Bainu egokituko zerbitzu integral horren bidez, erabiltzaileen eskura espazio egokitu bat jartzen da, aldagelak, Gurutze Gorriko langile espezializatuak eta hondartzarako sarbidea errazteko beharrezko baliabideak eskainiz, pertsona guztiek hondartzaz baldintza berdinetan gozatu ahal izan dezaten.
Uda amaitzen ari den hyonetan, zerbitzu hau erabili dutenek euren iritzia helarazi digute. Honela diote; «Getariako hondartzako bainu egokituen erabiltzaileak gara. 2026ko ekainaren 13an hondartzako denboraldiari hasiera eman zitzaionetik, ahal izan dugunean behintzat itsasoko uretan freskatzeko modua izan dugu, kontuan hartuta, gainera, aurtengo uda bereziki beroa izan dela».
Uretan sartuUretara sartzeko aukera paregabea, «Gipuzkoako Foru Aldundiak 2005-2006 urteetan desgaituentzat bainu egokituen proiektua martxan jarri zuen Getariako eta Hondarribiko hondartzetan, halako programen beharra zegoela ikusita. Desgaitasun bat dugunok (fisikoa nahiz psikikoa) uda sasoian hondartzara joateko eta, lagunduta, itsasoan bainatzeko aukera paregabea izaten dugu, gure egoera partikularrera egokitzen den zerbitzua delako. Hortik dator 'bainu egokituak' izena. Gure onespena eta esker ona Gipuzkoako Foru Aldundiari programa honengatik».
Ondoren aurrera begira jarri eta zera diote, «bide batez, herri gehiagotara zabaltzeko komenentzia aztertzea ere eskatu nahi genuke, erabiltzaileak Gipuzkoako herri guztietatik etortzen direla garbi baitago eta inoiz gertatu izan da gainera plazak betetzeagatik norbait zerbitzurik gabe geratzea. Beraz, hortxe doa gure eskaera».
Laguntzaile bikainakZerbitzu hau jasotzean dituzten lagunak aipatu dituzte baita, «gutako askok ezingo genuke inola ere gure kasa moldatu, eta ezinbestean norbaiten laguntza behar izaten dugu hondartzara iritsi eta bainatu arteko prozesu osoan. Bada, hor sartzen da aurten Getariako hondartzan gure ondoan izan dugun giza taldea, gaztea, zein baino zein jator eta prestuagoa, furgonetaz edo autoz aparkalekura iristen garenetik edozertan laguntzeko beti prest, arreta osoa eskainiz, gertukoa, eskuzabala».
Amaitzeko eskertza luzatu nahi izan dute zerbitzu hoenen erabiltzaileak, «bainu egokituen erabiltzaileok eskerrak eman nahi dizkizuegu gure bizitza errazago egiten lagundu dutelako: Jon Landa, Unai Garate, Julen Espila, Adur Korta eta Unax Lopez. Eskertuko genuke datorren udan ere horrelako ekipo bat ondoan izatea!».
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu egin dute aurten beroagatik | 0 | 14.39 | 26-08-2026 |
| 2 | Udalak Balentziaga kaleko igogailuaren exekuzio-proiektua idazteko lizitazioa onartu du | 0 | 12.49 | 15-08-2026 |
| 3 | Iraileko Udalbatzarrak proposatutako gai denak onartu ditu | 0 | 10 | 30-09-2026 |
| 4 | EAJ-k gogorarazi du herritarrek emaitzak behar dituztela | 0 | 13.61 | 18-08-2026 |
| 5 | Lan-merkatuan sartzeko HAZILAN+ OSATU programa UKUEren eskutik | 0 | 13.61 | 01-10-2026 |
| 6 | Mikel Baztan (Landare): “Gure dendetan ez dugu produktu toxikorik saltzen” | 0 | 13.7 | 08-09-2026 |
| 7 | Iturzaetako Haur Hezkuntzako atarian jolas berriak jarri ditu Udalak | 0 | 12.07 | 28-09-2026 |
| 8 | Izen-ematea zabaldu du Taiko Judo Klubak ikasturte berrirako | 0 | 26.67 | 10-09-2026 |
| 9 | Kataluniako ordezkaritza batek Elkar-EKIN Lanean Gipuzkoako gizarteratze eta laneratze eredua ezagutu du | 0 | 9.46 | 25-09-2026 |
| 10 | Ehunka lagunek salatu dute Laudion Vibrantz fabrikako lan heriotza | 0 | 8.16 | 11-06-2026 |