Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Lan-merkatuan sartzeko HAZILAN+ OSATU programa UKUEren eskutik

Дата публикации: 01-10-2026 13:53:48

Azaroaren 16an hasiko da eta interesdunek azaroaren 11ra arte izango dute izena emateko aukera

Основное содержимое страницы с новостью.

Juan Mari Zubiaurre

01/10/2026 Actualizado a las 15:53h.

Urola Kostako Udal Elkarteak HAZILAN+ programa jarri du abian, kualifikazio-maila ertain-altua duten pertsonen enplegagarritasuna hobetzeko eta laneratzea errazteko.

Programa bereziki zuzenduta dago lan bila dabiltzan pertsonei, lehen lan-esperientzia lortu nahi duten gazteei eta beren ibilbide profesionala hobetu edo lan-aukera berriak aztertu nahi dituztenei. Parte hartu ahal izateko, beharrezkoa da langabezian egotea, erdi-mailako, goi-mailako edo unibertsitateko titulazioa izatea eta Urola Kostako eskualdeko udalerriren batean erroldatuta egotea.

OSATU ibilbidea

HAZILAN+ programaren barruan eskaintzen den OSATU ibilbideak prestakuntza, orientazio pertsonalizatua eta enpresetako praktikak uztartzen ditu, parte-hartzaileek lan-merkatuan eskatzen diren gaitasun pertsonalak eta profesionalak garatu eta benetako lan-esperientzia eskuratu dezaten. Prestakuntza azaroaren 16an hasi eta abenduaren 22ra arte egingo da. Ondoren, urtarriletik aurrera, parte-hartzaileek 200 orduko praktikaldia egingo dute eskualdeko enpresetan.

Programa hiru fasetan egituratzen da: Aktibatu (80 ordu): taldeko saio dinamikoen bidez gaur egungo enpresek gehien baloratzen dituzten zeharkako gaitasunak landuko dira: autoezagutza, komunikazioa, talde-lana, gatazken kudeaketa, erresilientzia, berdintasuna edo lidergoa, besteak beste. Saioak astelehenetik ostegunera izango dira, goizez.

Orientazioa eta jarraipen pertsonalizatua (30 ordu): parte-hartzaile bakoitzak tutore baten laguntzarekin bere profil profesionala indartzeko eta laneratzeko estrategia pertsonalizatua garatuko du. Enpresetako praktikak (200 ordu): prestakuntza amaitu ondoren, parte-hartzaileek eskualdeko enpresetan benetako lan-ingurunean aritzeko aukera izango dute, esperientzia eskuratuz eta tokiko enpresa-sarearekin harremanak sortuz.

Izena emateko epea zabalik

Programa honetan parte hartu nahi dutenek azaroaren 11ra arte eman ahal izango dute izena Urola Kostako Udal Elkartearen webgunean eskuragarri dagoen formularioaren bidez. Programa hobeto ezagutzeko interesa duten parte-hartzaileek, bi informazio-saio ireki antolatu dira Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan. Ez da aurrez izena eman behar.

Newsletter

Lehenengoa urriaren 16an (ostirala), 10:30ean egingo da eta bigarrena, urriaren 22an (osteguna), 10:30ean. Informazio gehiago posta elektronikoaren bitartez, lanpoltsa@urolakosta.eus helbidean edo bestela telefono zenbaki honetara deituz, 943 89 08 08.

HAZILAN+ programa Euskadiko 16 garapen-agentziaren bidez garatuko da, eta 1.400 pertsona baino gehiagok parte hartzea aurreikusten da.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1HAPOaren Aurrerakina auzotarren aurrean aurkeztuko du Udalak011.2602-09-2026
2Finantza kudeaketari buruzko jardunaldia antolatu du UKUEk09.3227-09-2026
3Udalak Balentziaga kaleko igogailuaren exekuzio-proiektua idazteko lizitazioa onartu du012.4915-08-2026
4Gasteiz Euskararen Hiria ekimena ospatuko da urriaren 10ean 'Zuk baduzu tokia Euskararen Hirian' lelopean06.2324-09-2026
5Lau 'laborategi' urrian eta azaroan zehar, nerabe sortzaileentzako022.4324-09-2026
6La inscripción para el nuevo curso de las tertulias en euskera puede hacerse hasta el 16 de octubre08.3622-09-2026
7Galbaixoak borobiltzeko Galbaixotarren Eguna ospatuko dute igande honetan01018-09-2026
8Surf Txapelketa Herrikoia datorren larunbatean Gaztetapeko olatuetan01029-09-2026
9'Hondatzak denontzat' ekimena erabiltzen dutenek zerbitzu hau asko eskertu dute09.2512-09-2026
10Dantza egiteaz gain, dantzak ikusteko aukera egongo da Oñatiko jaietan08.924-09-2026

Классификация: Космос. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 13.61. Источник: www.diariovasco.com.