HAPOaren aurrerakina aurkezteko bi ekitaldi ireki egingo dira Miako eta Askizuko auzoetan datorren astean, irailak 7 eta 10ean
02/09/2026 Actualizado a las 12:15h.
Getariako Udalak Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren (HAPO) Aurrerakina auzotarren aurrean aurkeztuko du irailean, herriko auzoetako bizilagunek dokumentuaren edukia ezagutu eta prozesuan parte hartzeko aukera izan dezaten.
Horretarako, bi ekitaldi ireki antolatu dira datorren asterako. Lehenengo saioa irailaren 7an, astelehena, 20:00etan, izango da Miako Artelatz Elkartean.
Bigarren aurkezpena, berriz, irailaren 10ean, osteguna, 20:00etan, egingo da Askizuko San Martin Elkartean.
HAPO aurkezpenaBi saioetan HAPOaren Aurrerakina aurkeztuko da, eta dokumentua lantzen ari diren Santi Peñalba arkitektoa eta Iñigo Peñalba arkitekto doktorea izango dira aurkezpenaren arduradunak. Haien eskutik, Aurrerakinaren edukia eta proposamen nagusiak azalduko dira, eta auzotarren zalantzak eta ekarpenak jasotzeko aukera izango da.
Ekitaldiak irekiak izango dira auzotarrentzat, eta Udalak herritarren parte-hartzea sustatu nahi du Getariaren etorkizuneko hiri, eta lurralde, antolamendua definituko duen prozesuan.
Etorkizuneko garapenaHAPOa Getariaren datozen urteetako garapena eta antolamendua zehazteko oinarrizko tresna izango da. Horregatik, Udalak garrantzitsutzat jotzen du dokumentuaren berri herritarrei gertutik ematea eta auzoetako bizilagunen ikuspegia eta ekarpenak prozesuan txertatzea.
Auzotar guztiak gonbidatuta daude aurkezpenetara, benetan oso interesgarriak bai dira .
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Lan-merkatuan sartzeko HAZILAN+ OSATU programa UKUEren eskutik | 0 | 13.61 | 01-10-2026 |
| 2 | Lau 'laborategi' urrian eta azaroan zehar, nerabe sortzaileentzako | 0 | 22.43 | 24-09-2026 |
| 3 | Iturzaetako Haur Hezkuntzako atarian jolas berriak jarri ditu Udalak | 0 | 12.07 | 28-09-2026 |
| 4 | Emakumearen zikloak eta osasun hormonala landuko du tailer batek | 0 | 17.17 | 03-09-2026 |
| 5 | Zesta-puntako goi mailako jokalariek jokatuko dute bihar, zapatuan, Elgetako frontoian | 0 | 10.36 | 11-09-2026 |
| 6 | Surf Txapelketa Herrikoia datorren larunbatean Gaztetapeko olatuetan | 0 | 10 | 29-09-2026 |
| 7 | Astelehenetik aurrera astebeteko ate irekiak egingo dituzte kirol zerbitzuan | 0 | 9.17 | 26-09-2026 |
| 8 | Zelabideko Jaietarako tiketak, salgai | 0 | 18.48 | 23-09-2026 |
| 9 | Ploaia de meteori Orionide luminează cerul nopții în această săptămână | 0 | 9.45 | 30-09-2026 |