Herrerieta eta Balentziaga kaleen arteko irisgarritasuna hobetzeko proiektua definitzea izango du helburu
15/08/2026 Actualizado a las 12:17h.
Getariako Udalak Balentziaga kalean igogailu bat instalatzeko exekuzio-proiektua idazteko zerbitzuaren lizitazioa onartu du. Kontratuaren helburua Herrerieta eta Balentziaga kaleen arteko irisgarritasuna hobetuko duen irtenbide teknikoa zehaztea da, herriguneko mugikortasun inklusiboagoa eta irisgarriagoa bermatzeko.
Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua 41.745 eurokoa da (BEZ barne), eta kontratua prozedura ireki laburtuaren bidez esleituko da. Zerbitzua gauzatzeko epea lau hilabetekoa izango da: lehen hilabetean beharrezko azterketak eta proposamenaren egiaztapena egingo dira, eta ondorengo hiru hilabeteetan exekuzio-proiektua eta gainerako dokumentazioa idatziko dira.
Irisgarritasuna hobetzekoProiektuaren bidez, Euskaltxeta eraikinaren ondoko lotura bertikal berria diseinatuko da, gaur egun Herrerieta eta Balentziaga kaleen artean dagoen desnibelak sortzen dituen irisgarritasun-arazoak konpontzeko. Irtenbideak indarrean dagoen irisgarritasun-araudia bete beharko du, ingurune urbanoan modu egokian integratuta eta etorkizunean Euskaltxeta eraikina eraitsi eta zuzkidura-etxebizitza gisa berreraikitzeko aurreikuspenarekin bateragarri izanik.
Horretarako, proiektuak, besteak beste, azterketa topografikoak, geoteknikoak, egiturazko kalkuluak, argiteriaren azterketa, urbanizazioaren berrantolaketa eta ukitutako azpiegituren egokitzapena jasoko ditu, betiere jasangarritasun eta energia-aurrezpen irizpideak kontuan hartuta.
Irisgarritasun PlanaExekuzio-proiektua Getariako Udalak sustatutako irisgarritasuna hobetzeko estrategiaren barruan kokatzen da, eta 2024an KREANek idatzitako aurreproiektuan hautatutako 1.1 proposamena izango du abiapuntu.
Aurreproiektu horrek ondorioztatu zuen jarduketa honek Lehendakari J.A. Agirre plaza eta Kristobal Balentziaga etorbidearen arteko lotura hobetuko duela, gaur egun dauden eskailera mekanikoen osagarri izango den ibilbide irisgarri berri bat eskainiz, mugikortasun urriko pertsonentzat, haurren orgak edo erosketetako orgak erabiltzen dituzten herritarrentzat ere erabilgarri izango dena.
Behin exekuzio-proiektua idatzita, Udalak obraren lizitazioa prestatu ahal izango du, herriguneko irisgarritasuna hobetzeko beste urrats garrantzitsu bat emanez.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Hondartzetako sentsibilizazio kanpaina 2026 uztailak 15etik 19ra | 0 | 15.56 | 08-07-2026 |
| 2 | Getariak garbitasun eta zaintza maila egokia mantentzen du | 0 | 9.18 | 22-08-2026 |
| 3 | Udalak EHNERGIA eta EH KOM ekimenekin bat egitea onartu du | 0 | 8.26 | 20-08-2026 |
| 4 | Iturzaeta Herri Eskolan burutzen ari diren hobekuntza-lanak amaitzear | 0 | 13.7 | 21-08-2026 |
| 5 | Mikel Baztan (Landare): “Gure dendetan ez dugu produktu toxikorik saltzen” | 0 | 13.7 | 08-09-2026 |
| 6 | Asteazkenera arte eska daitezke alokairurako dirulaguntzak | 0 | 16.19 | 26-09-2026 |
| 7 | Lan-merkatuan sartzeko HAZILAN+ OSATU programa UKUEren eskutik | 0 | 13.61 | 01-10-2026 |
| 8 | Santanapen hobekuntza integralaren alde da EAJ | 0 | 10 | 01-08-2026 |
| 9 | Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu egin dute aurten beroagatik | 0 | 14.39 | 26-08-2026 |
| 10 | 'Hondatzak denontzat' ekimena erabiltzen dutenek zerbitzu hau asko eskertu dute | 0 | 9.25 | 12-09-2026 |