Energia eta telekomunikazio burujabetza indartzeko bi urrats berri eman ditu Getariako Udalak
20/08/2026 Actualizado a las 13:02h.
Getariako Udalak EHNERGIA energia komunitateen sare europarrean bazkide laguntzaile gisa parte hartzea eta EH KOM Kooperatiba Sozietatearekin bazkidetza-hitzarmena sinatzea onartu ditu.
Bi erabakiek helburu bera dute: energia eta telekomunikazio burujabetza indartzea, tokiko lankidetza sustatzea eta herritarren mesederako proiektu berriak garatzea.
Energia komunitateakEEHNERGIA tokiko energia komunitateen beharretatik sortutako sarea da, haien arteko lankidetza, ordezkaritza eta sostengua indartzeko. Horren bidez, energia komunitateek prestakuntza, aholkularitza eta proiektu estrategikoetan laguntza izango dute, betiere trantsizio energetikoaren protagonista izaten jarrai dezaten. Getariako Udalak 2.000 euroko ekarpena egingo du bazkide laguntzaile gisa.
TelekomunikazioaEH KOMekin sinatutako hitzarmenak telekomunikazioen arloan lankidetza sustatuko du, ezagutza partekatuz eta arrakala digitalari aurre egiteko tresnak indartuz. Helburua da herritar guztiek kalitatezko konektibitatea eta komunikatzeko eskubidea bermatzeko bidean aurrera egitea.
Horretarako, Getariako Udalak 1.500 euroko ekarpena egingo dio kooperatibari.
Bi ekimenekin, Getariako Udalak energia eta telekomunikazio burujabetzaren aldeko konpromisoa sendotzen du, lankidetza, berrikuntza eta jasangarritasuna oinarri hartuta.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Getariak garbitasun eta zaintza maila egokia mantentzen du | 0 | 9.18 | 22-08-2026 |
| 2 | Udalak Balentziaga kaleko igogailuaren exekuzio-proiektua idazteko lizitazioa onartu du | 0 | 12.49 | 15-08-2026 |
| 3 | Surf Txapelketa Herrikoia datorren larunbatean Gaztetapeko olatuetan | 0 | 10 | 29-09-2026 |
| 4 | Gazte eta kultur eragileentzako espazio autogestionatuak beste aurrerapauso bat eman du | 0 | 12.84 | 25-08-2026 |
| 5 | Lurraldebuseko zerbitzu bereziak eskainiko dira Kontxako Banderarako | 0 | 10 | 04-09-2026 |
| 6 | Ondare erlijiosoaren kontserbazioa bultzatuko du Foru Aldundiak Getarian | 0 | 8.34 | 08-09-2026 |
| 7 | Asteburua etxetik hurbil izango du Esperantzak Zarauzko uretan | 0 | 9.11 | 20-08-2026 |
| 8 | Igandean goi mailako bi bandera jarriko dira lehian Getariako uretan | 0 | 8.57 | 14-08-2026 |
| 9 | Zuhaitz Areitio: "Uda honetan argi geratu da aldaketa klimatikoa egitate bat dela" | 0 | 8.75 | 09-09-2026 |
| 10 | Комитет ГД одобрил продление льготного оформления земли под инфраструктурой | 0 | 9.15 | 01-10-2026 |