Esperantzak txartela lortu zuenean Udalak eskaera egin eta erantzuna jaso du getariarrak bertaratzeko
04/09/2026 Actualizado a las 22:16h.
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak, Getariako Udalak egindako eskaerari erantzunez, Lurraldebuseko zerbitzu bereziak eskainiko ditu irailaren 6an eta 13an jokatuko den Kontxako Banderarako.
Azahara Domínguez diputatuak adierazi duenez, egun horietan zerbitzu bereziak egongo dira Getaria eta Donostia artean, UK11 linean (Zumaia >Donostia, AP-8tik). Zehazki, zerbitzu horiek 9:00etan eta 10:30ean aterako dira Getariatik Oriorako noranzkoan, AP-8a hartu eta Antigua auzotik sartuko dira Donostiara.
Haritz Alberdi Getariako alkateak adierazi duenez, «aurten ere gure herriko trainerua Kontxako estropada berezian izango dugu, eta herritar asko Donostiara joango gara Esperantza animatzera eta egunaz elkarrekin disfrutatzera. Horretarako, aurreko urteetan egin den bezala, Getariatik irteten diren autobus zerbitzu bereziak izango ditugu, eta herritarrak autobusa erabiltzera animatu nahi ditugu, modu erosoan eta seguruan joan gaitezen».
Azaharak zera esan du, «Kontxako Banderak jende asko mugitzen du urtero, eta, horregatik, funtsezkoa da garraio publikoa indartzea, estropadaz gozatzeko alternatiba eroso, ekonomiko eta iraunkorra eskaintzeko. Lurraldebuseko zerbitzu bereziek helburu horri erantzuten diote, hain zuzen ere, mugikortasun seguruagoa eta irisgarriagoa bultzatuz eta pertsona guztiek hitzordu handi horretaz berdintasunez gozatzeko aukera izan dezaten ahalbidetuz», adierazi du diputatuak.
Ordutegiak Lurraldebuseko webgunean edo erabiltzaileari arreta emateko 900 300 340 telefonoan kontsultatu ahal izango dira.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Esperantzak azkenenan seigarren bukatu du Kontxako Banderan | 0 | 10 | 14-09-2026 |
| 2 | Kontxako bigarren jardunaldian itxura hobetu nahi du Esperantzak | 0 | 9.11 | 11-09-2026 |
| 3 | Espero bezala, Esperantza Kontxan izango da datozen bi igandetan | 0 | 10 | 03-09-2026 |
| 4 | Kontxako sailkapen-estropadara joateko bus zerbitzu bereziak | 0 | 11.43 | 28-08-2026 |
| 5 | Esperantzak Kontxan egon nahi du Galizian lan bikaina egin ondoren | 0 | 10 | 01-09-2026 |
| 6 | Oraindik bigarren aukera izango du Esperantzak Kontxako estropadan | 0 | 10 | 07-09-2026 |
| 7 | Esperantzak zaleen ametsa elikatu zuen Zierbenako uretan bigarren sailkatuz | 0 | 10 | 06-07-2026 |
| 8 | Iturzaetako Haur Hezkuntzako atarian jolas berriak jarri ditu Udalak | 0 | 12.07 | 28-09-2026 |
| 9 | Ondare erlijiosoaren kontserbazioa bultzatuko du Foru Aldundiak Getarian | 0 | 8.34 | 08-09-2026 |
| 10 | Asteburua etxetik hurbil izango du Esperantzak Zarauzko uretan | 0 | 9.11 | 20-08-2026 |