Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Esperantzak azkenenan seigarren bukatu du Kontxako Banderan

Дата публикации: 14-09-2026 13:40:06

Donostiako badian bigarren jardunaldian GAEko traineruak bere benetako maila eman zuen eta Lekittarra gainditu zuten

Основное содержимое страницы с новостью.

Juan Mari Zubiaurre

14/09/2026 Actualizado a las 15:40h.

Esperantzak hitzordu oso berezia zuen igandean Donostiako badian, Kontxako Banderaren bigarren jardunaldia lehiatzen zuten eta lehenengoan nahi baino emaitza kaxkarragoa lortu ondoren, euren benetako maila eman nahi zuten eta baita lortu ere.

Lehen txandan aritu ziren eta zozketak inork nahi ez zuen lehen kalean arraun egitera eraman zituen. Zaleei zerbait zor ziotela pentsatuz, Lekittarra eta Ondarroa traineruekin borroka polita izan zuten, kanpoaldeko luzean. Itzuleran, garbi erakutsi zuten euren maila eta zuloa zabaltzen joan ziren. Helburua garbia zen sailkapen orokorrean Lekeitioko ontziari aurrea hartzea.

Epaileek emaitza ofizialak kaleratu zituztenean jakin zuten Ion Larrañaga eta bere mutilak sei segundo mileren alde zituztela bi jardunaldiko denborak batuta, eta seigarren bukatzen zuten.

Igandean, Ion Larrañagak Unax Eizagirre jarri zuen patroi lanetan. Traineruan, ababorrean, Igor Gomez, Imanol Eizagirre, Aimar Iraola, Iñigo Mercader, Iker Eizmendi eta Haritz Miralles aritu ziren eta istriborrean, berriz, Igor Gurutxarri, Iker Castillo, Daniel Ariztimuño, Gaizka Gorostiaga, Andde eta Jokin Iraola izan ziren. Azkenik, proel lanetan, arraun txikiarekin, Jokin Aizpuru aritu zen.

Jon Urresti garaile

Jon Urresti getariar arraunlariak bazuen zer ospatu igandean. Orioko San Nikolas traineruan aritu da denboraldi honetan, eta honenbestez, igandean getariarrak beste Kontxako Bandera bat lortzen zuen, dagoeneko hiru kontxa irabazi ditu Urrestik (2022an Bermeorekin), eta azken bi denboraldietan Oriorekin.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Lurraldebuseko zerbitzu bereziak eskainiko dira Kontxako Banderarako01004-09-2026
2Oraindik bigarren aukera izango du Esperantzak Kontxako estropadan01007-09-2026
3Espero bezala, Esperantza Kontxan izango da datozen bi igandetan01003-09-2026
4Esperantzak Kontxan egon nahi du Galizian lan bikaina egin ondoren01001-09-2026
5Laugarren aldiz bigarren egin du Esperantzak Eusko Label Ligan08.3424-08-2026
6Kontxako bigarren jardunaldian itxura hobetu nahi du Esperantzak09.1111-09-2026
7Getariako Udalaren bi dirulaguntza deialdi berri argitaratu dira GAOn01002-07-2026
8Mikel Baztan (Landare): “Gure dendetan ez dugu produktu toxikorik saltzen”013.708-09-2026
9Datorren astean hasiko dituzte Elizatxotik Kaxkorako igogailua eraikitzeko obrak02421-09-2026
10Sei eguneko bidaia antolatu du Getariako Jubilatu Elkarteak09.0714-09-2026

Классификация: . Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 10. Источник: www.diariovasco.com.