Donostiako badian lehiatutako lehen jardunaldian ez zuten asmatu Ion Larrañagaren mutilek
07/09/2026 Actualizado a las 15:45h.
Bosgarren urtez jarraian Kontxako Bandera lehiatzen ikustea handia da zalantzarik gabe. Esperantzak ostegunean sailkapen estropada bikain bat egin eta igande honetako lehen jardunaldian itxaropentsu joan ziren, arraunlari zein getariar zaleak.
Baina beti ezin asmatu eta oraingoan Espernatzak uste baino saio eskasagoa egin zuen lehen txandan eta ondorioz datorren igandean ez dute txanda nagusian egoteko aukerarik izango.
Hasieratik ikusi zen gure trainerua ez zegoela beste hainbat estropadetan ikusi dugun maila ematen. Lanerditan, ziabogan Orio eta Donostiarra oso urrun zituzten eta itzuleran zuloa zabaltzen joan zen. Ondarrutarrak mendean hartu zituzten baina zerbait gehiago espero zuen Marea Marroiak. Zazpigarren amaitu eta Urdaibai, Lekittarra eta Ondarroa izango dituzte datorren igandeko lehen txandan aurkariak. Hori da albisterik onena, oraindik beste aukera bat izango dutela euren benetako maila emateko eta agian, presioa gainetik kenduta, Esperantza azkar bat ikus genezake iraileko bigarren igandean.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Kontxako bigarren jardunaldian itxura hobetu nahi du Esperantzak | 0 | 9.11 | 11-09-2026 |
| 2 | Espero bezala, Esperantza Kontxan izango da datozen bi igandetan | 0 | 10 | 03-09-2026 |
| 3 | Esperantzak zaleen ametsa elikatu zuen Zierbenako uretan bigarren sailkatuz | 0 | 10 | 06-07-2026 |
| 4 | Lurraldebuseko zerbitzu bereziak eskainiko dira Kontxako Banderarako | 0 | 10 | 04-09-2026 |
| 5 | Esperantzak azkenenan seigarren bukatu du Kontxako Banderan | 0 | 10 | 14-09-2026 |
| 6 | «Egun handia izango da eta ohore bat Elkano irudikatzea» | 0 | 8.92 | 24-07-2026 |
| 7 | Ostegunean Bista Onan ØDEIren zuzenekoa | 0 | 10 | 07-07-2026 |
| 8 | Laugarren aldiz bigarren egin du Esperantzak Eusko Label Ligan | 0 | 8.34 | 24-08-2026 |
| 9 | Juan Sebastian Elkano etxera itzuli da | 0 | 13.78 | 09-08-2026 |
| 10 | Esperantzak Kontxan egon nahi du Galizian lan bikaina egin ondoren | 0 | 10 | 01-09-2026 |