Artzape Euskaltzaleon Plazak emanaldi hau ekainaren 19rako iragarri zuen hasiera batean baina aste hontan egingo da
07/07/2026 Actualizado a las 11:07h.
Rap kontzertu batekin gozatu ahal izango dute getariarrak ostegun honetan. Bista Onan egongo da oholtza jarrita eta bere gainetik abestuko du ØDEI musikari ezagunak.
Kontzertua 21:00etan hasiko da, eta sarrera doakoa izango da. Kontzertua hasiera batean ekainaren 19rako iragarri zuen antolakuntzak, Artzape Euskaltzaleon Plazak baina atzeratzea erabki zuten orduan eta ostegun ilintzean izango da data berria.
Odei Barrosok (Urruña, Lapurdi 1988) bere azken laneko kantuak eta bakarkako ibilbidean sortutako hainbat pieza eskainiko ditu kontzertu honetan. Aurretik 2zio taldearekin hiru album kaleratuzituen 2013.urtetik aurrera eta ondoren bakarkako ibilbideari ekin zion.
Aurrera pilotaAstelehenean 4 partida jokatu ziren emaitza hauekin; Kadeteak: Landa - Estensoro 22 eta Gorostidi - Illarramendi 14. Jubenilak: Perurena - Alvarez 22 eta Gaztañaga - Cestau 15; Etxaniz - Elola 22 eta Bidezabal - Errasti 15. 23urtez azpikoak: Iraeta - Castro 14 eta Ibarra - E. Gorostidi 22.
Ostegunean hauek dira jokatuko diren pilota norgehiagokak arratsaldeko18:00etan hasita; Kadeteak: Sagastibeltza (Leitza) - Gurmindo (Lapke) eta Erkiaga (Joko Alai) - Goikoetxea (Lea Ibarra). Jubenilak: Aldaz (Ultzama) - Galarraga (Mundarro) eta Nanclares (San Asensio) - Telletxea (Larraun). 23urtez azpikoak: Armaolea (Lapke) - Figueroa (Lapke) eta A.Egiguren (Lapke) - Segurola (Gazteleku).
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Oraindik bigarren aukera izango du Esperantzak Kontxako estropadan | 0 | 10 | 07-09-2026 |
| 2 | Iturzaeta Herri Eskolan burutzen ari diren hobekuntza-lanak amaitzear | 0 | 13.7 | 21-08-2026 |
| 3 | Iturzaeta Herri Eskolako berritze-lanak amaitu dira | 0 | 12.94 | 05-09-2026 |
| 4 | Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu egin dute aurten beroagatik | 0 | 14.39 | 26-08-2026 |
| 5 | Sei eguneko bidaia antolatu du Getariako Jubilatu Elkarteak | 0 | 9.07 | 14-09-2026 |
| 6 | Espero bezala, Esperantza Kontxan izango da datozen bi igandetan | 0 | 10 | 03-09-2026 |
| 7 | Gaztetxoak ireki dituzte Salbatoreak | 0 | 10 | 05-08-2026 |
| 8 | Kontxako bigarren jardunaldian itxura hobetu nahi du Esperantzak | 0 | 9.11 | 11-09-2026 |
| 9 | Ugarte eta Estibariz onenak San Anton Biran | 0 | 10 | 27-07-2026 |
| 10 | Reggaetariaren bosgarren edizioa larunbat honetan Bista Onan | 0 | 10 | 30-06-2026 |