Aurten ere Gaztetapetik ateratzerik ez du izan igeriketa probak
27/07/2026 a las 14:11h.
Eguraldiaren eta itsasoaren baldintzek San Anton inguruko ohiko zeharkaldia egitea galarazi zuen igande honetan beste behin, baina igeriketa saioa egiteko aukera izan zuten partaideak. Malkorben atera eta amaitu zuten, proba ikusgarri batean. Helmugan, Mikel Ugarte (37:54) gizonezkoetan eta Eider Estibariz (42:32) emakumezkoetan izan ziren bizkorrenak. Getariarren artean, Asier Medina (42:37) eta Intza Esteban (46:07) izan ziren onenak.
200dik gora igerilarik parte hartu zuten Getaitrik prestatutako ordezko ibilbidean. Aurtengo edizioan ere, irteera Ama Birjinaren parean eman zuten parte-hartzaileek. Handik Altzako harriraino egin zuten lehen zatia. Ondoren, Zingirako balizaraino jo eta Malkorbe hondartzan lehorreratzeko. Hondarrean metro batzuk korrika egin ostean, berriro itsasoratu ziren, Altzako harriari bira eman eta Malkorben amaitzeko. Ibilbide alternatiboak, ikusgarritasun handiagoa eskaintzeaz gain, erritmo biziko eta lehia estuko lasterketa utzi zuen.

| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Indarberritzeko jan, edan eta segi festan | 0 | 8.98 | 08-08-2026 |
| 2 | Aitor Ugarte nagusitu da Beriaingo Kilometro Bertikalean | 0 | 9.3 | 21-09-2026 |
| 3 | Jaiak askatasunez eta segurtasunez bizitzeko protokolo berria aurkeztu da | 0 | 12.31 | 31-07-2026 |
| 4 | Gaztetxoak ireki dituzte Salbatoreak | 0 | 10 | 05-08-2026 |
| 5 | Jolasteko aitzakiarik ez da falta izan Artadin | 0 | 8.8 | 27-09-2026 |
| 6 | Asteburua etxetik hurbil izango du Esperantzak Zarauzko uretan | 0 | 9.11 | 20-08-2026 |
| 7 | Ostegunean Bista Onan ØDEIren zuzenekoa | 0 | 10 | 07-07-2026 |
| 8 | Askotariko irteerak, Bizi Urria Debagoienean ekimenaren baitan | 0 | 5.34 | 29-09-2026 |
| 9 | Aitor Agirre eta Mattin Salegiren agurra | 0 | 8.62 | 26-09-2026 |
| 10 | Udal Liburutegiak larunbat goizetan ere irekiko ditu bere ateak | 0 | 7.79 | 21-09-2026 |