Abuztuaren 31n amaitu ziren lanak, eta obra amaierako azken bisita irailaren 3an egin zen ikasturteari ekiteko dena prest dagoela zihurtatuz
05/09/2026 Actualizado a las 22:02h.
Getariako Udalak Iturzaeta Herri Eskolako eraikinean egindako berritze eta konponketa lanak amaitu ditu. Jarduketaren bidez, eraikinaren hainbat elementu konpondu eta berritu dira, haren egoera hobetzeko eta ikastetxeko instalazioak datozen urteetarako baldintza egokietan mantentzeko.
Lanak eraikinaren kanpoaldeko hainbat eremutan egin dira, besteak beste, fatxadetan, balkoi eta terrazetan, leihoetan, alero eta kanaloi sisteman, kanpoko eskaileretan eta estalkiko beluxetan. bukaFatxadetan, habe eta zutabeetako pitzadurak eta hormigoizko elementuen narriadurak konpondu dira. Gainazalak garbitu eta tratatu ondoren, fatxada guztiak berriro margotu dira, diseinu eta kolore gaurkotuagoekin. Leihoen eta fatxaden arteko loturak ere berritu eta zigilatu dira.
Balkoi eta terrazetan, berriz, hondatutako edo askatutako elementuak kendu, gainazalak garbitu eta iragazgaiztu, eta zeramikazko pieza berriak jarri dira. Leiho eta leiho-ertzetan ere esku hartu da, iragazgaiztasuna eta zigilatzea hobetzeko, eta kanpoaldeko silikonak berritu dira.
Alero, zorroten eta kanaloi sisteman ere konponketak egin dira, uraren sarrerak saihesteko eta euri-uren drainatzea hobetzeko. Era berean, kanpoko eskaileretan eta eraikinaren eta lurzoruaren arteko loturetan hainbat elementu berritu dira.
Bestalde, estalkiko beluxak berritu dira, belux motorizatu berriak eta eguzkiaren babesa emateko gortinatxo mekanikoak jarriz. Terrazetarako sarbideetan ere ate berriak jarri dira, beira termikoko aluminiozko arotzeriarekin.
142.000 euroko inbertsioaGuztira, 142.000 euro inguruko inbertsioa egin da Iturzaeta Herri Eskolaren eraikina berritzeko eta hobetzeko.
Getariako Udalaren arabera, jarduketa honekin ikastetxeko eraikinaren kontserbazio-egoera hobetu eta hezkuntza-komunitateak erabiltzen dituen instalazioak zaindu eta egokitu dira. Udalak udalerriko hezkuntza-instalazioen mantentze eta hobekuntzan inbertitzen jarraituko du, ikasleek eta hezkuntza-komunitate osoak instalazio egokiak izan ditzaten.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Iturzaeta Herri Eskolan burutzen ari diren hobekuntza-lanak amaitzear | 0 | 13.7 | 21-08-2026 |
| 2 | Ostegunean Bista Onan ØDEIren zuzenekoa | 0 | 10 | 07-07-2026 |
| 3 | Oraindik bigarren aukera izango du Esperantzak Kontxako estropadan | 0 | 10 | 07-09-2026 |
| 4 | Dantza egiteaz gain, dantzak ikusteko aukera egongo da Oñatiko jaietan | 0 | 8.9 | 24-09-2026 |
| 5 | Iturzaetako Haur Hezkuntzako atarian jolas berriak jarri ditu Udalak | 0 | 12.07 | 28-09-2026 |
| 6 | Euskara ikastaroetan izena emateko epea zabalik irailak 25era arte | 0 | 10 | 10-09-2026 |
| 7 | Ikasturte osoan zehar, Haziera Taldeak | 0 | 26.1 | 24-09-2026 |
| 8 | Getarian marmitakoarekin, herri bazkaria | 0 | 8.79 | 09-08-2026 |
| 9 | Festak girotzen joateko V. Herri Ginkana arrakastatsua | 0 | 10 | 03-08-2026 |
| 10 | Urteetan eraikitakoa ospatzeko jaia | 0 | 9.37 | 26-09-2026 |