Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Festak girotzen joateko V. Herri Ginkana arrakastatsua

Дата публикации: 03-08-2026 18:01:01

Bosgarren edizioa bete du ekimen honek herritarren partaidetza handiarekin, antolakuntza bikainarekin eta giro paregabean

Основное содержимое страницы с новостью.

Juan Mari Zubiaurre

03/08/2026 Actualizado a las 20:01h.

Salbatore Jaien atarian, Udalak bosgarren urtez antolatu du Herri Ginkana. Dagoenenko zita utzi ezina bihurtu da getariar askorentzat, taldeak aurrez osatu eta arratsakde zoragarria igarotzeko aukera eskainiaz.

Sekulako giroa izan zen larunbatean, goiza goibel egon arren, arratsalderako zerua garbi, urdin, eta eguzkipean gune ezberdinetan jokoak egiteko moduan izan ziren V. Herri Ginkanan parte hartu zuten 250 herritarrek.

Beharrezkoa da eguraldiak laguntzea kontutan izanik egiten diren jokoak uda girokoak direla, ura eta itsasoa erabiltzen bi dira hauetako askotan. Dena den aurrez prestatutako joko gune batzuk baztertu egin behar izan ziren, marmokak azaldu dira azken boladan eta arriskua ekiditeko berten behera uztea erabaki ziren hauetariko joko batzuk.

Gunez gune

Suziriak iragartzen zuen jokoen hasiera eta txandaka talde guztiak gunetik gunera pasatzen joan ziren, irribarre. algara eta umore onarekin txoko guztietan, Heldu eta gazte, denak elkarrekin jokorako prest.

Denera 25 taldek eman zuten izena, eta datu onek erakusten du Herri Ginkanaren arrakasta. Zortzi gune prestatui ziren joko eta jolas ezberdinekin eta hau guztia aurrera ateratzeko ezinbestekoa da boluntarioen laguntza.

45 boluntario prest izan ziren jolas gune baloitzean prestatutako jokoak aurrera eramateko. Ez da txantxetako kontua honelako antolaketa bat aurrera eramatea eta primeran egin zuten denak.

Newsletter

Aurreko asteetan prestatzen dituzte jokoak, probak eginaz eta egunean dena prest zuten gune bakoitzean taldeak jaso eta jolasean jartzeko.

Antolaketa oso popzik azaldu zen emaitzarekin. Urtetik urtera gora datorren ekimena da hau eta dagopeneko getariarren bihotzen txoko bat egin du. Udalak garbi azaldu du larunbat arratsaldean izandako festa denon lankidetzarekin egiten dela.

«Beste behin ere, elkarrekin sortu genuen giro ederra izan zen arratsaldeko oparirik politena. Bihotzez eskerrik asko parte-hartzaile guztiei, boluntarioei eta antolakuntzan lanean aritu zineten guztioi. Zuen ilusio, konpromiso eta laguntzari esker egin da posible V. Herri-Ginkana» adierazi du Udalak..

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Pilota erakustaldia eta sagardo dastaketa, festetako lehen eguna agurtzeko06.0527-09-2026
2Gaztetxoak ireki dituzte Salbatoreak01005-08-2026
3Iturzaeta Herri Eskolan burutzen ari diren hobekuntza-lanak amaitzear013.721-08-2026
4Iturzaeta Herri Eskolako berritze-lanak amaitu dira012.9405-09-2026
5Dagoeneko festetan dira Artadin08.6226-09-2026
6Ur Irekietako Igeriketa Gunearen lehen fasea lizitaziora atera da06.8529-07-2026
7Galbaixoak borobiltzeko Galbaixotarren Eguna ospatuko dute igande honetan01018-09-2026
8Hernaniko eragileen elkargunea irekiko dute ostiralean Zapa kalean025.4219-09-2026
9Zuzkidura bizitokien behin-betiko itxaron-zerrendak, ikusgai028.0221-09-2026
10Giro ederrean ari dira ospatzen Sagardoaren Eguna Elgetan06.1419-09-2026

Классификация: Культура. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 10. Источник: www.diariovasco.com.