Salbatore jaiak amaitzeko koadrilen egunean marmitako lehiaketarekin getariarren arteko bazkaria egiten da
09/08/2026 Actualizado a las 19:41h.
Amaitu dira Getariako Salbatore jaiak. Azken egunean, igandean, Koadrilen Eguna ospatu dute eta urteroko legez, egun honetako egitarauaren barne bi ekimen azpimarratzekoak dira.
Goizean zehar, XXVIII. Marmitako Lehiaketa antolatu zen eta bertatik ateratako emaitzarekin, 600 getariarrek herri bazkaria egiteko aukera izan zuten.
Herriko frontoian 10:00etan eman zitzaion hasiera lehiaketari eta 13:00etan suak itzali behar zituzten. Epe horren barruan, bikote bakoitzak bere prestaketa jende aurrean eginten zuen.

Osagai berdinak, baina bakoitzak bere erara egiten du, bertaratzen direnen aurrean. Beti izaten da bikoteren bat prestaketa osatzerakoan arazoren bat medio, garaiz ezinezkoa izaten zaiela lehiaketara egindako marmitakoa aurkeztea baina halere ondoren bazkarirako erabiltzen da noski.
13:15 inguruan epaimahaikideak ekiten zioten marmitakoak probatzeari eta epaia bertan erabakita uzten dute baina bazkalostean ematen da jakitera.
Herri bazkariaEguerdian ehunka herritar Harritartera hurbiltzen joaten dira eta herri bazkariari ekiten diote. Giro paregabea izan zen, festetako azken eguna ospatzen zen eta getariarrak nekatuta baino oraindik jai giroan amaiera egokia eman nahi zioten festari.
Bazkalostean, Bentazaharreko Mutiko Alaiak hartu zuten ardura partaideak girotzeko eta orduan etorri zen Marmitako Lehiaketako irabazleen izena ezagutzeko unea.

Aurtengo garaileak Gorka Lazkano eta Oier Idiakez izan dira. Denera 32 bikotek lehiatu zuten eta marmitako onena epaimahaiaren ustez beraiek egin zuten. Manolo Aranguren eta Mireia Alberdi bigarren saikatu ziren eta hirugarren, Ander Subijana eta Amaia Alberdi bikotea.
Arratsaldeak oraindik zer egina ematen zuen, Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldearekin kantujira egin eta txosna gunean mozorro gaua eta 'mojito's night' prestatua zuten. Zezen suzkoaren entzierroa, gaueko egitaraua aberastu duen berritasuna izan zen. Oilar Beltzak taldeak dantzan jarri zuen herria eta gauerdian, ikurriñaren jaitsiera eta festen amaierako trakak agurtzen zuen jaia.
| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Arraun Elkarteak igo du aurten ikurriña | 0 | 13.61 | 06-08-2026 |
| 2 | Lore eskaintza egin zaio Elkanori bere heriotzaren 500. urteurrenean | 0 | 14.55 | 04-08-2026 |
| 3 | Ondare erlijiosoaren kontserbazioa bultzatuko du Foru Aldundiak Getarian | 0 | 8.34 | 08-09-2026 |
| 4 | Iturzaeta Herri Eskolan burutzen ari diren hobekuntza-lanak amaitzear | 0 | 13.7 | 21-08-2026 |
| 5 | Iturzaeta Herri Eskolako berritze-lanak amaitu dira | 0 | 12.94 | 05-09-2026 |
| 6 | Salbatore pilota txapelketak erabaki zituen irabazleak | 0 | 10 | 12-08-2026 |
| 7 | Indarberritzeko jan, edan eta segi festan | 0 | 8.98 | 08-08-2026 |
| 8 | 80 urtetik gorakoen bazkaria egin dute Elgetan | 0 | 14.1 | 18-09-2026 |
| 9 | Getariak horma-irudi berria du, herriaren nortasuna kolorez berrinterpretatzen duena | 0 | 14 | 13-08-2026 |
| 10 | Etxebizitzarekin negozioari ez! Etxebizitza-parke publikoa denontzat | 0 | 17.14 | 19-09-2026 |