Salbatore Abesbatzak hainbat abesti kantatu ditu eta portuan 'Agur Jaubak' abestu dute amaitzeko
04/08/2026 a las 16:03h.
1526ko abuztuak 4an hil zen Juan Sebastian Elkano, getariar mariñela. Eta bost mende betetzen ziren egunean, Elkano Arrantzale Kofradiak lore eskaintza bat egin dio itsasoan lehen mundubira osatu zuen getariar ezagunari.
Itsasontzi batean, Salbatore Abesbatzako kideak atera dira, lorak bota dituzte uretara eta itsasoari lotutako lehengo, gaurko eta biharko mariñelak gogoratu dituzte otoitz batean.

Katamaranak, San Anton mendia inguratu du eta ondoren berriro itzuli eta portuan, 'Agur Jaunak' abestuz amaitu da ekitaldia. Ez da itsasontzi bakarra egon lore eskeintza honetan, herriko ontzi batzuk inguratu dute katamarana eta Guardia Zibilaren itsasontzia ere bertan izan da eta beraiek ere lore eskeintza egin diote Juan Sebastian Elkano zenari.

| # | Наименование новости | Тональность | Информативность | Дата публикации |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Arraun Elkarteak igo du aurten ikurriña | 0 | 13.61 | 06-08-2026 |
| 2 | Juan Sebastian Elkano etxera itzuli da | 0 | 13.78 | 09-08-2026 |
| 3 | Azken egunak Salbatore Jaietako txapelketetan izena emateko | 0 | 10 | 24-07-2026 |
| 4 | Gaztetxoak ireki dituzte Salbatoreak | 0 | 10 | 05-08-2026 |
| 5 | Getarian marmitakoarekin, herri bazkaria | 0 | 8.79 | 09-08-2026 |
| 6 | Asteazkenetik igandera Salbatore Jaiak 2026 herri oso baten elkarlanari esker | 0 | 19.52 | 04-08-2026 |
| 7 | Salbatore Eskupilota Txapelketa abiatu du Gure Txeru Elkarteak | 0 | 13.31 | 01-07-2026 |
| 8 | Salbatore Jaietako txapelketetan eta tailerretan izena emateko epeak prest | 0 | 10 | 04-07-2026 |
| 9 | Aitor Ugarte nagusitu da Beriaingo Kilometro Bertikalean | 0 | 9.3 | 21-09-2026 |
| 10 | Alkateen Mugimenduaren 50. urteurrena gogoratuz Getariako ordezkaritza Bergaran izan da | 0 | 12.84 | 22-07-2026 |