Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Asteazkenetik igandera Salbatore Jaiak 2026 herri oso baten elkarlanari esker

Дата публикации: 04-08-2026 16:48:42

Aurtengo edizioan Getariako Arraun Elkartearen 50. urteurrenak protagonismo berezia izango du

Основное содержимое страницы с новостью.

Juan Mari Zubiaurre

04/08/2026 a las 16:04h.

Abuztuaren 5etik 9ra, datorren igandera, ospatuko dira 2026ko Salbatore Jaiak. Aurtengo edizioan, Getariako Arraun Elkartearen 50. urteurrenak protagonismo berezia izango du, gauerdiko txupinazoaren protagonista izango baita.

Salbatore Jaiak urtez urte herri oso baten elkarlanari esker egiten dira posible. Herriko elkarteek, eragileek, boluntarioek eta udaleko langileek egiten duten lanari esker osatzen da hain egitarau zabala eta anitza.

Getariako Udalak eskerrik beroenak eman nahi dizkie jaiak antolatzen eta aurrera ateratzen laguntzen duten pertsona guztiei, eta herritar guztiak gonbidatu nahi ditu Salbatore Jaiak errespetuan, elkarbizitzan eta giro onean bizitzera.

GAE 50 urte

Salbatore Jaiei hasiera emango dien txupinazoan, gaur gauerdian, Getariako Arraun Elkarteak izango du herriko bandera igo eta jaiei hasiera emateko ohorea, bere 50. urteurrena dela eta. Udaleko balkoian izango dira GAEko ordezkariak festei hasiera emateko.

Aurtengo egitarauak hainbat berrikuntza izango ditu, adin guztietako herritarrek jaiez gozatzeko aukera gehiago izan dezaten. Adibidez, uretako puzgarriak, portuko uretan gozatzeko aukera eskainiko dute. Elkanoren Lehorreratzea, lau urtetik behin egiten den ikuskizun historikoa, aurtengo jaietako hitzordu nagusietako bat izango da baita.

Zezen suzkoaren entzierroa, gaueko egitaraua aberastuko duen berritasuna izango da eta batel txapelketa herrikoia, itsas kulturarekin lotutako jarduera berria izango da.

Betiko hitzorduak

Berrikuntzekin batera, urtero arrakasta handia izaten duten ekitaldiek ere izango dute beren lekua Salbatore Jaietako egitarauan. Besteak beste, pilota txapelketak, marmitako eta patata-tortilla lehiaketak, txosnaguneko ekitaldiak, kontzertuak, kale animazioa, haurrentzako jarduerak eta herri bazkariak izango dira.

Bost egunez, Getariako kaleak musikaz, kulturaz, kirolaz eta jai-giroz beteko dira, adin guztietako herritarrek jaiak elkarrekin ospatzeko aukera izan dezaten.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Arraun Elkarteak igo du aurten ikurriña013.6106-08-2026
2«Egun handia izango da eta ohore bat Elkano irudikatzea»08.9224-07-2026
3Hondartzetako sentsibilizazio kanpaina 2026 uztailak 15etik 19ra015.5608-07-2026
4Salbatore Eskupilota Txapelketa abiatu du Gure Txeru Elkarteak013.3101-07-2026
5Alkateen Mugimenduaren 50. urteurrena gogoratuz Getariako ordezkaritza Bergaran izan da012.8422-07-2026
6Salbatore Eskupilota Txapelketa abiatu du Gure Txeruk01003-07-2026
7Juan Sebastian Elkano etxera itzuli da013.7809-08-2026
8Urtea bukatu arte doakoa izango da Goienakide egitea08.5618-09-2026
9Azken egunak Salbatore Jaietako txapelketetan izena emateko01024-07-2026
10Sei eguneko bidaia antolatu du Getariako Jubilatu Elkarteak09.0714-09-2026

Классификация: Культура. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 19.52. Источник: www.diariovasco.com.