Вход на сайт

Просмотр новости

Найдите то, что Вас интересует

Arraun Elkarteak igo du aurten ikurriña

Дата публикации: 06-08-2026 17:14:56

Salbatore jaiak iragartzen duen txupinazo eta ikurriña igoeran, GAE izan da protagonista, bere 50. urteurrenean

Основное содержимое страницы с новостью.

Juan Mari Zubiaurre

06/08/2026 a las 15:45h.

Salbatore Jaien hasiera iragartzen duen txupinazo eta ikurriñaren igoeran, Getariako Arraun Elkartea izan da protagonista aurtengoan, bere ibilbidearen 50 urte betetzen diren honetan.

Xabier Goikoetxea, GAEko lehendakaria, hunkituta azaldu zen. ohore bat zela adieraziz eta mende erdi honetan lanean herriko arraunaren alde lan egin duten guztiak gogoratuz.

Gaua luze joan zen ondoren eta atzo besteak beste, Haritz Alberdik tradizioa bete eta udaletze aurrean aurreskua dantzatu zuen, gero eta hobeto gainera, eta eguerdian Getariako Musika Bandak, goizeko dianari jarraipena eman zion Harritarten kontzertu bikian bat eskainiaz.

Bandaren kontzertua Harritartean.

Bandaren kontzertua Harritartean. (Amaxkar)

Arratsaldean Gure Txeruren pilota txapelketaren finalak jokatu ziren eta berriro gaua izango zen protagonista festa giro ederrarekin.

Ostegunean Salbatore bigarrena ospatzen dute getariarrak eta egitarauaren barne zerabit aipatzekotaz, arratsaldeko 17:00tean hasiko den Elkanoren Lehorreratzea nabarmendu behar.

Eguerdian bertso saio azpimarragarria ere izango da. 12:30ean, Andoni Egaña, Haira Aizpurua, Onintza Enbeita eta Aner Peritz bertsolariak kantuan izango dira eta Maite Berriozabal egongo da gai-jartzaile lanetan. Gauean, 22:00etan frontoian, Korrontzi taldearen 'Mundua Dantza' ikuskizuna.

Alkatea aurreskua dantzatzen.

Alkatea aurreskua dantzatzen. (Amaxkar)

Newsletter

Abuztuak 7, egitaraua

09:30. DIANA Enbilen Pepitak panderojoleekin.

10:00. Bizi Jolas, euskal jolasak eta tailerrak frotoian.

12:30. Bertso-saioa, Harritarten. Bertsolariak; Andoni Egaña, Haira Aizpurua, Onintza Enbeita eta Aner Peritz. Maite Berriozabal gai-jartzaile lanetan.

17:00. ELKANOREN LEHORRERATZEA.

20:00. Dinbi Banda batukada.

22:00. Korrontzi: 'Mundua dantzan' ikuskizuna, frontoian.

22:00. DJak, txosnetan: Asti, Disco dev, Joseba Remember.

Схожие новости

#Наименование новостиТональностьИнформативностьДата публикации
1Asteazkenetik igandera Salbatore Jaiak 2026 herri oso baten elkarlanari esker019.5204-08-2026
2Lore eskaintza egin zaio Elkanori bere heriotzaren 500. urteurrenean014.5504-08-2026
3Gaztetxoak ireki dituzte Salbatoreak01005-08-2026
4Alkateen Mugimenduaren 50. urteurrena gogoratuz Getariako ordezkaritza Bergaran izan da012.8422-07-2026
5Salbatore Eskupilota Txapelketa abiatu du Gure Txeru Elkarteak013.3101-07-2026
6Getarian marmitakoarekin, herri bazkaria08.7909-08-2026
7Juan Sebastian Elkano etxera itzuli da013.7809-08-2026
8Getariako itsas parrilla balioan jarri dute01028-07-2026
9Guía para seguir el desembarco: Elkano vuelve hoy a Getaria08.6207-08-2026
10Emakumearen zikloak eta osasun hormonala landuko du tailer batek017.1703-09-2026

Классификация: Культура. Схожих патентов: 0. Схожих новостей: 10. Тональность: 0. Информативность: 13.61. Источник: www.diariovasco.com.